Kulero salatzaileak

Gizartea kezkatzen duen gaietako bat ekarri du Migel Anjel Mintegik eleberri honekin: sexu abusuena. Eta horren inguruko gezur eta salaketa faltsuek egin dezaketen minari buruz hitz egingo digu kontakizunean.

Monikak Rafa salatu du sexu-jazarpenaz, eta salaketak zaildu egingo du Rafa eta Aneren arteko harremana. Guztia du galtzeko Rafak. Ez daki nola, baina bere gelan azaldu dira Monikaren kuleroak. Rafak ez du deus gogoratzen, mozkor-mozkor egina heldu zen-eta etxera.

Oharra: Liburu honek Liburu Gaztea Saria irabazi zuen 2011-2012an. Sariketa honetan liburua saritzeko azken hitza DBHko ikasleek izaten dute.

Egilea: Migel A. Mintegi
Argitaletxea: Alai
Argitalpen-urtea: 2016
Hona pasarte bat:

Begira geratu zitzaidan, pentsakor, baina besarkatzeari utzi gabe. Ez nuen oso konbentzituta ikusten. Halako batean, hitza betetzeko, bahi gisa, kuleroak eskatu zizkidan. Ezetz esan nion. Bera, tematu. Behin baino gehiagotan amets egina omen zuen nirekin ni bakarrik barruko arropa jantzita, baina beti eranzteko unean, esnatu. Beldurtu egin nintzen. Bi aukera nituen: istilu atera, edo haren nahia bete. Eta azkenean, kuleroak eman nizkion.
-Zerrikume alaena! – oihu egin zuen Monikaren amak. 

(18-19. or)

Atal bat hemen duzu irakurgai

Orrialdeak: 110
B2
2017-03-05
16172389
2852