Nahiago nuke mutila banintz!

Julia kokoteraino dago hilekoak sortzen dizkion tripako minekin eta askotan pentsatu du mutila izan nahiko lukeela. Baina egun batean Hilekoaren Maitagarriak Bis zikloa eskainiko dio.

Bis zikloa  botere-moduko bat, eta horren bidez, hurrengo hilekoa heldu arte Juliak aukera izango du nahi duenean mutila izateko, eta nahi duenean neska. Hori bai, hurrengo hilekoa heltzean erabaki egin behar du zer izan nahi duen betiko: mutila, neska?

Egilea: David Duran
Itzulpena: Gerardo Markuleta
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat:
Janzten bukatzen ari nintzela, neska batzuen ahotsak sumatu nituen ondoko aldagelan.
Mutil guztiak alde eginda zeudela, neskak artean ere han egoteak zer pentsaturik eman zidan berriz ere. Hori bizi izatea egokitu zaigun gizarte matxistaren errua zen. Gizarteak neskak presionatzen ditu polittak egon daitezen, mutilei atsegin gertatzeko hain zuzen. Beraz, ilea zaindu behar dute, makillajea jarri, ezpainak margotu, eskumuturrekoak jantzi, lirain egoten saiatu…


(85-86. or)

Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Aurkezpen eguneko bideoa (3 liburu aurkeztu ziren eta Nahiago nuke mutila banintz! bideoaren 22:50 tartean aukezten da)

Orrialdeak: 143
B2
2017-02-22
16171404
3128