Azken patriarka
Narrazio honen protagonistetako bat, Mimun Driutx, despota hutsa da, oso autoritarioa: berak esandakoa egin behar da beti. Matxista da, zurruteroa, jeloskorra… Etorkina da Katalunian, Marokoko Rif aldetik etorria. Aurrena bera etorriko da, ondoren familia ekarriko du, alaba barne.
Alabaren ikuspuntutik dago kontatua istorioa. Alabak ez dio aitari onartuko bere nagusikeria muturreko hori, ez du onartuko egin ditzakeen gauzak, nahi bezala jantzi, nahi duen tokira joan, eta abar, aitak debekatzea etxeko emakumeei. Alaba, aita ez bezala, askoz hobeto moldatzen da egoera berrira, eta horrek aita-alaben arteko harremana liskartsu bihurtuko du.
Egilea: Najat El Hachmi
Itzultzailea: Jexuxmari Zalakain
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2016
Hona pasarte bat:
Eta han, erdi-erdian, hainbeste jende eta zarata artean eta festaren nahasmenean, Mimun maitemindu egin zen. Beste neskak baino pixka bat atzerago ikusi zuen: argala zen, beltzarana, beltzaran askoa, adatsak solte gerriraino eroriak, dirdai gorriztak. Denak bezala, irribarrez zetorren, begiak babutxen muturrean josita. Neskak burua altxatu, eta ikusi egin zuen, berari so irribarrez, eta ezin izan zuen begirada desbideratu. Halako lotsa, pentsatuko zuen, gizon batek begietara bekoz beko so eginez, gustukoa duzula pentsatuko du era horretara, zer lotsa. Ostera, oinetakoetara begiratu zuen, azal beltzaranaren pean gorri-gorri, eta Mimunek jakin egin zuen. Begirada jaisteko moduagatik jakin zuen hura izan zitekeela otzan zezakeen emaztea; halako loturak sortuko zituen harekin, sekula deseginezinak, sekula.
(67. or)