Airearen isla

Irrati-esataria eta literatur kritikaria da Joseba Agirregomezkorta, Mikel Hernandez Abaituaren eleberri honetako protagonista nagusia. Bere neska-lagunak utzi egin du eta noraezean sentitzen da.

Zorionez, gauza onak gertatzen hasiko dira Josebaren inguruan: neska bat ezagutuko du eta editore-lana eskainiko diote argitaletxe batean. Hala ere, izaera txepel samarra du eta baliteke dena pikutara bidaltzea.

Egilea: Mikel Hernandez Abaitua
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2016

Hona pasarte bat:
Neska ilegorri bat zen, nahiko gaztea. Ikusi eta berehala zerbait sumatu zuen urdailean, inurriak balitu bezala. Aldi berean, betidanik ezagutzen zuela iruditu zitzaion, haurtzaroko lagun bat bailitzan. […] Liraina zen, baina indartsua zirudien aldi berean. Bera baino gazteagoa, argi eta garbi. Hamar bat urte agian. Edo gutxiago.


(30. or.)

 


Liburuaren aurkezpen-bideoa:



 

Orrialdeak: 302
C1
2016-12-20
16169835
2667