Finlandia: 02 atala

Liburu honek hainbat kapitulu ditu, baina goiburuan ez daude hizkiak, banderak baizik, Finlandiakoa eta Islandiakoa, txandaka edo. Izan ere, Txomin protagonista, liburu honen izen bereko aurreko liburuan Finlandiara abiatu zen nerabezarotik eta Eneritzekin gauzatu gabeko maitasun-istorio batetik ihesi edo, abentura bila eta batez ere, helduaroari begira, bere buruaren bila.

Baina Islandia gehiago gustatuko zaio. Nahiz eta bidaia bakarrik egiten duen, oso presente dago bere oroitzapenetan, eta sare sozialetan Euskal Herriko koadrila, eta Euskal Herria.
Aurrera egiteko bizitzan iraganera lar begiratzen duela dirudi. Atzerrian hizkuntzarekin dituen arazoek badute bere umore-puntua, pizza ziztrin baten salneurri gehiegizkoak ez hainbeste. Nahiz eta Txomin turista den, saiatuko da bertakoek egiten dituzten gauzak egiten, “olagarro bat egosteko moduko” ur beroko igerilekuan igeri egiten, adibidez.

Idazleak hostotza eta koadrila erkatzen ditu, eta haizeak hostotza mugitzen duenean, zurrunbilo horretan badirudi badagoela nolabaiteko harmonia moduko bat. Harmonia horren bila dabil Txomin, hostotza horren barne bera zer den jakin nahian, ze hosto-mota izan nahi duen edo hostotzaren parte izan nahi duen; baina horretarako urrundu egin behar du, perspektiba hartzeko, eta ez du oraindik ia ezer argi: nahiko bidaia bakartia da berea.

 

Egilea: Mikel Alvarez Sarriegi
Argitaletxea: Blurb
Argitalpen-urtea: 2014

 

Hona pasarte bat:
Ia-ia bere buruari derrigortu zion Islandiako oporraldietan neskatan egiten saiatu behar zela baina Euskal Herrian gai ez bazen, zer demontre egin behar zuen Islandian? Oporraldi hura irudikatzen zuen bakoitzean neskaren bat ezagutzen amaitzen zuen. Kalean, txango batean edo aterpetxeren batean.

(76. or) 


Oharra: liburu hau atalka hasi zen argitaratzen Interneten, http://theindezents.com/ helbidean.

Orrialdeak: 87

Interesatzen zaizu



B2
2014-06-29
16166425
1345