Lorea Gernika: andrazko bat
Prentsan argitaratzeko asmoz idazten hasi zen artikulu labur batzuk izan omen dira nobela honen oinarria. Liburuko pasarte asko prentsarako atal moduan pentsatuak zeuzkan egileak, astean behingo kolaborazio bat egiteko, baina idazten hasi eta pertsonaia garatuz joan zen.
Liburuak Lorea Gernikaren 53 pasadizo edo kapitulu biltzen ditu, eta horietako edozeinetatik has daiteke irakurtzen, denak autonomoak dira, osotasuna dute. Baina bada, Koldo Izagirreren ustez, liburu osoa hasieratik amaierara “josten duen hari mehe bat” ere.
Egilea: Koldo Izagirre
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2015
Lorea Gernika, amona izateko adinera iritsi den emakumea da, hiru aldiz ezkondua eta hirutan banandu edo alargundutakoa. Orain bere kasa bizi da eta diruz ondo dabil, «ezkontza estrategiko» batzuei esker. Seme eta errainengandik ihesi dabil, ez baitu inork kontrolatzerik nahi.
Orrialdeak: 151