Finlandia: 01 atala
Txomin protagonistak bizitzen hasi nahi du, eta horretarako daraman bizitzarekin eten beharra dauka. Luzeegi ari zaio egiten nerabezaroa. Finlandia da bere ametsetako paradisua, hango jendea, janaria… Eta hara abiatuko da.
Idazle beasaindarrak aitortu duenez ba omen dute antza Txominek eta Mikel Alvarez Sarriegik. Adibidez, Mikel futbol-entrenatzailea izana da eta Txominek Finlandiako jokalarien jarraipena edo egiten du.
Baina, dena dela, Txominek ez du herrialde horretan bere paradisua aurkituko, beste nonbait baizik.
Oharra: liburu hau atalka hasi zen argitaratzen Interneten, http://theindezents.com/ helbidean.
Egilea: Mikel Alvarez Sarriegi
Argitaletxea: Blurb
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat:
Ez dakit Erreala gogoratzen zidan koloredun bandera izan zen baina betidanik egon zen Finlandia beste guztien gainetik. Gerora, Jari Litmanen futbolariaren jarraitzaile ere egin nintzen eta Munduko Kopa eta Eurokopen aurretiko faseak jokatzen ari ziren bakoitzean egunkarian Finlandiaren emaitza zein zen begiratzen nuen.
(51. or)
• Nahi baduzu idatzi honetaz: Txominek kanpoko herrialde batekin egiten du amets. Zuk inoiz amets egin duzu beste nonbait biziko zarela? Zergatik? Idatzi horri buruz lauzpabost lerro.