irakurgai-mailakatuak-fitxa
Asterix Legionarioa
Asterix eta Obelixen abentura honetan, Falbala gazte ederraz maitemindu da Obelix, baina ezkon-hitza emanda daude Falbala eta Tragikomix. Azken hau erromatarrek bahitu dute eta Asterix eta Obelix Afrikara doaz Tragikomix Julio Zesarren atzaparretatik askatzera.
Horretarako erromatarren legioan ematen dute izena Asterixek, Obelixek eta beste galiar batzuek.
Istorioa, beti bezala, umorez josia dago, eta marrazkietan sartzen diren anakronismoak ere dibertigarriak izaten dira.
Egileak: Testua: René Goscinny / Marrazkiak: Albert Uderzo
Itzulpena: Usua Lasa
Argitaletxea: Salvat
Argitalpen-urtea: 2014
Orrialdeak: 48
