detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Andraizea

Irati Goikoetxea idazle sarituak bere lehen literatura-liburua irribarrea ezpainetan zuela idatzi omen zuen. Surrealistak dira, neurri batean, liburua osatzen duten ipuinak: denek dute halako zoro-ukitu bat.

Horregatik jarri dio liburuari Andraizea izenburua. Baina zoro-ukitu hori txikia da, eguneroko bizitza eramangarri bihurtzen duena. Adibidez, pertsonaia baten denbora-pasa hodeiak arrantzatzea da. Zorotasun hori erreibindikatzen du idazleak, bere ustez batez ere emakumeek omen dutena. Ia ipuin guztiek emakume izena dute, baina ez dira protagonista nagusi. Hein batean, ikusezinak dira emakumeok, hor daude, jendeak ikusten ditu, baina begiratu ez. Hori dio idazleak, zurrunegi bizi garela, geure pentsamenduak kate motzean lotuta bezala. Eta horrek ez omen digu behar bezala begiratzen uzten. Esaten denean burua eta bihotzaren artean erabakitzeko, esango genuke ipuin hauetan bihotzaren aldeko aldarria egiten duela idazleak.

 

 

 

Egilea: Irati Goikoetxea
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2014

Liburuaren aurkezpenaren bideoa.

 

Hona pasarte bat:
-Txoriarekin hizketan ikusi dut.
- Nor?
- Matilde?
- Eta?
- Benetan ari zela zirudien.
- Benetan?
- Bai, sinetsita ariko balitz bezala.      
 

(119. or)

 

 

Orrialdeak: 159

detalle2

Dokuteka

B2
2015-01-15

x61pRelaContWAR

16165367

x61pViewCountWAR

2381

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR