detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Enigmak (+CD)

Taxi batean sartu eta bertan aurkitutako zauritu bat eramango zenuke zure etxera?

Eta zer egingo zenuke handik gutxira zaurituak ihes egingo balizu etxetik? Eta denbora gutxira zigilurik gabeko eskutitz bat jasoko bazenu etxean? Beraz, hasiera-hasieratik duzu enigma, irakurle! Korapilo horiek nola askatzen diren ikusteko segi irakurtzen. Ez zara damutuko. Georges Simenon maisua da suspensea eta nobela poliziakoak sortzen. Bere liburuekin 50 film baino gehiago egin dituzte. Les 13 énigmes idatzi zuen 1928an eta G.7 da horietako bat, liburu honetako lehen enigma.

 

Idazlea: Georges Simenon
Itzulpena: Iñaki Mendiguren
Argitaletxea. Elkar
Argitalpen-urtea: 2014

 

Oharrak: liburua 6 atalek osatzen dute. Eta bakoitzaren ondoren ariketak eta ariketen jarraibideak dituzu. Testuak hitz batzuk azpimarratuta ditu; hitzaren itzulpena bukaeran duzu, hiztegi lagungarrian. Ondoren ariketen erantzunak dauzkazu. Bukaeran dagoen CDan, berriz, 6 kontakizunen entzungaiak aurkituko dituzu.

Hona pasarte bat, Gorpua desagertu ipuinaren hasiera:

Lehenik istorioa labur-labur. Gau batean, hamaikak aldera, telefono-dei bat izan genuen G.7k eta biok, berehala trena hartzera bultzatuz. Hona hemen gertakariak:
Egun hartan bertan, arratsaldeko lauretan, Tracy-ko  Loire ibaiaren etxean dagoen herrixka txikiko  biztanleek neska gazte baten gorpua ikusi zuten uretan behera.
Txalupa txiki baten laguntzaz, gorpua atera zuten. Bizi zen arrastorik eman ez arren, ardogile batek, automobilez Pouilly-ra joan eta medikua ekarri zuen.

(25. or; CD: 3. Entzungaia, 00.19-00.41)
 

 

 

Orrialdeak: 69

detalle2

Dokuteka

B1
2014-10-14

x61pRelaContWAR

16165033

x61pViewCountWAR

8185

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR