detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Mihia aske

Idazle sefardiaren haurtzaro eta gaztaroa kontatzen du liburu honek, lau hiri edo bizitoki ardatz hartuta: Rustschuk (Bulgaria), Manchester, Viena eta Zurich.

Bere bizitza kontatzen hasi baino lehen genealogiatik egiten du tira, Turkiaraino. Amaren aldeko aitonaren harrokeria ere aipatzen du. Amarekin ere bereak eta bi izango ditu Elias mutikoak, Vienan eta Zurichen batez ere. Hori da liburuaren gaietako bat, ezin ulertuak, era askotakoak. Bestea hizkuntza, hizkuntza-aniztasunak bizi du idazlea, eta judua izan arren alemanera ez dauka saltzeko. Hizkuntzak maite ditu, eta hitzak. Umetan, hitzez betetako koaderno bat ikusi nahi izan zuen, Lauricia lehengusinarena, eta honek utzi ez. Aizkora hartu zuen neska abatzeko asmoz! Hor hasi zen heriotzarekiko beldurra. Gerora esango zuen: gizakiak ez du gizakia hiltzeko eskubiderik. Heriotza da, hain zuzen, Canettiren liburuen gai indartsuenetako bat.  Edo antisemitismoa, liburu honetan.  Edo jakintza-nahia, eta irakurzaletasuna. Liburuak: hori esaten dio amak, irakurtzea ez da nahikoa errealitateaz jabetzeko, errealitatea beste zerbait da. Guztia da”. Eta Errealitatea zer den jakin dezan Alemaniara bidaliko du Zurichetik amak. Baina hori hurrengo liburu bateko gaia da. 1981ean Nobel saria jaso zuen idazlearen biografia ez baita amaitzen liburu honekin.

 

Egilea: Elias Canetti
Itzultzailea: Ibon Uribarri Zenekorta
Argitaletxeak: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2013

 

Liburuaren lehen atala irakurgai duzu hemen PDF formatuan.

 

Hona pasarte bat:
Nekaldia San Mateoren arabera entzun ondoren ahaztu ezin dudan egoeran gertatu zen ama, hainbeste egunez ez baitzen gai izan nirekin benetako solasaldi bat izateko. Irakurtzeko ere ez zen gai izan astebetez. Liburua irekitzen zuen, baina ez zuen esaldirik ikusten, horren ordez Ilona Durigo kontraltoa entzuten zuen. Gau batez malkoak begietan zituela etorri zitzaidan logelara eta esan zidan: “Akabo liburuak, ez naiz inoiz irakurtzeko gai izango berriz”.

 

(262. or) 
 

Orrialdeak: 427

detalle2

Dokuteka

C1
2013-03-17

x61pRelaContWAR

16164173

x61pViewCountWAR

2266

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR