detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Filiala

Sergei Dovlatov idazle errusiarrak bi gai nagusi agertzen ditu eleberri honetan: batetik, protagonistaren gaztetako amodioaren gorabeherak, eta, bestetik, 80ko hamarkadan errusiar erbesteratuek Estatu Batuetan egindako biltzarra.

Egilea: Sergei Dovlatov
Itzulpena: Amaia Apalauza / Aroa Uharte
Argitaletxea: Katakrak
Argitalpen-urtea: 2017

Liburuko protagonista, errusiarra izatez, irrati bateko esataria da New Yorken. Errusiar etorkinek sortu dute irratia eta errusiar gobernua kritikatzen dute. Irratiko zuzendariak Kaliforniara bidaliko du esataria, jaioterriaren etorkizuna hizpide izango duen kongresu batera. Aspaldi maite izan zuen emakume batekin egingo du topo han, eta hortxe komeriak!


Oharra: Eleberrian azaltzen diren pertsonaia batzuk benetan existitu ziren, eta eleberria hobeto ulertzeko, pertsonaia horiei buruzko hainbat zertzelada idatzi dituzte itzultzaileek.

Hona pasarte bat:

Badira hamar urte irrati honetan lanean hasi nintzela. Lehenbiziko egunetan, zera azaldu zidan Barri Tarasevitxek, irratiaren zuzendariak:
– Ez dizut esanen zer idatzi behar duzun. Esanen dizudan gauza bakarra da zer ez dugun idatzi behar inolaz ere. Ez dugu idatziko erlijiozaletasuna gero eta indartsuagoa denik. Ezta ekonomia sozialista krisi larrian denik ere. Halakorik ez. Berrogei urte eman ditugu horri buruz idazten. Denbora horretan, hamalau aldiz aldatu dute erredakzioburua. Eta ekonomia sozialistak bizirik dirau.

(23. or)

 

Amaia Apalauza eta Aroa Uharte EUSKADI IRRATIAn «Filiala»z
Filiala Berria egunkarian

Filiala Gara egunkarian

 

Orrialdeak: 190

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

C1
2017-10-24

x61pRelaContWAR

16147044

x61pViewCountWAR

1943

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR