detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Zeru beraren azpian: Winnipeg Txilera bidean

Eleberri hau benetako gertaera batean dago oinarrituta, Pablo Neruda idazleak antolatutako Txilerako bidaia batean. Espainiako Gerra Zibiletik ihesi, Teresa eta Miranda ama-alabek Frantziarantz alde egingo dute, baina naziak hurbil dira, eta Txilera alde egingo dute Winnipeg itsasontzian.

Egilea: Núria Martí Constans
Itzulpena: Alazne Oyarbide
Argitaletxea: La Mar de Fácil
Argitalpen-urtea: 2018

Ama-alabek bizimodu berri bati ekingo diote Txilen. Baina oso bide ezberdina hartuko dute azkenean Teresak eta Mirandak. Izan ere, Mirandak jakin egin nahi du zergatik hartu zuen amak Txilera joateko erabakia. Jakin-nahi horrek bultzatuta, beste bidaia bat egingo du Mirandak.
Oharra. Liburuxka hau Irakurketa Erraza izeneko egitasmoan dago sartuta. Beraz, esaldi eta sintaxi erraza aurkituko dituzu. Eta bukaeran galderak ditu, Espainiako Gerra Zibilari buruz, liburuko gertaerei buruz...
 

 


Hona pasarte bat:
Txileko lehendakariak itsasontzian iristen ziren denak herrialdean geratu zitezkeela hitzeman zuen. Teresak begiak guztiz ireki zituen albistea irakurri zuenean. Teresaren bihotzak oso azkar egiten zuen taupaka, bularretik ihes egin nahiko balu bezala.

(28. or.)
 

Orrialdeak: 78

detalle2

Dokuteka

B1
2018-09-27

x61pRelaContWAR

16146484

x61pViewCountWAR

3080

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR