irakurgai-mailakatuak-fitxa
Gaur galtzea tokatzen da eta beste istorio batzuk
12 ipuin hauetatik lehen seietan drogak protagonismo handia du: gehiegizko kontsumoa, saltzaile iruzurtiak… Batetik, taberna-zuloko istorioak dira, eta bestetik, leku eta garai desberdinetan giroturiko narrazioak.
Egilea: Gotzon Hermosilla
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2018
Gaur galtzea tokatzen da ipuina da liburuko lehena, eta beste guztiek bezala, halako etsipen-ukitu bat du; istorioek gehiago dute gazitik gozotik baino. Ipuin errealista samarrak dira, baina idazlea saiatzen da errealismo hori apur bat bihurritzen ipuinei ezusteko bukaerak emanez.
Hona pasarte bat:
Kolpe latza izan zen gure familiarentzat aitaren heriotza: handik gutxira, baserria utzi eta kalera jaitsi behar izan genuen amak eta lau anai-arrebok, baina orduan ere gure arteko adiskidetasunari eutsi genion Anxok eta biok. Elkarrekin geunden langile bila zebilen iragarki hura herriko plazan irakurri genuenean, azoka egun batean; elkarrekin erabaki genuen aukera hura aprobetxatzea, eta elkarrekin egin genuen Monfortetik Laudiora arteko bidaia.
(92-93. or.)
Hemen entzungai idazleak liburuari buruz eginiko aurkezpena.
