Bihotz handiegia

Sei ipuinotan emakumeak dira protagonista nagusi. Bizitza beti samurra ez den arren, emakumeok saiatzen dira aurrera egiten, batzuetan alboan dituztenekin, eta beste batzuetan bakardadean, inguru arrotzari aurre eginez.

Egilea: Eider Rodriguez
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2017

Lehen ipuinean neska batek hilzorian daukan aita zaintzeko eskatuko dio amari, nahiz eta amarentzat senar ohia den gaixoa. Beste ipuin batean ere gaixotasun hilgarri bat agertzen da: senide bat horrela gaixo egoteak baretuko al ditu senitartekoan arteko xextrak? Edo ze harreman du bere gorputzarekin miomak sarri kendu beharra dauzkan emakumeak?

Oharra: Liburu honek Eusko Jaurlaritzaren Euskadi saria lortu du 2018an.
Hemen dituzu irakurgai bildumako ipuinak.

Egileari Argian egindako elkarrizketa hemen duzu irakurgai.

Hona hemen pasarte bat:
Egunetik egunera azkarrago hiltzen hasi zen Ramon. Apetitua galdu zuen lehenik. Ondoren ohetik jaikitzeko indarra. Ixabelek dutxatzera behartzen zuen odol-zirkulazioari on egiten ziola argudiatuz, eta Ramon dutxatik ateratzen zenerako Ixabel oihala zabalduta egoten zen. Tarteka bere buruarekin hunkitzen zen halako gauzak egiteko gai zelako, ez zuen berehala usteko, baina Ramon zainduz bere burua maitatzen ikasten zuen.


(43. or.)

 

Bideo honetan entzun dezakezu idazleak eginiko liburuaren aurkezpena.

 

Orrialdeak: 149
B2
2018-06-22
16144763
4129