detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Mozkor bat Sasirik-Sasi

Eleberri honetako protagonistari palma-ardoa prestatzen dio morroi batek egunero, eta egun batean, horretan ari dela, hil egingo da palmondo batetik erorita. Eleberri hau izan zen Europako hizkuntza gehienetara itzulitako lehen obra afrikarra.

Egilea: Amos Tutuola
Itzulpena: Maria Garikano
Argitaletxea: Pamiela
Argitalpen-urtea: 1993

Afrikako sineskeria baten arabera, hildako batzuk ez dira zuzenean zerura joaten, lehendabizi munduan zehar ibiltzen omen dira. Beraz, hildakoaren bila abiatuko da Jainkoen-Aita herriz herri. Izan ere, Jainkoen-Aitaren etxera adiskideak etortzen zitzaizkion ardoa edatera, baina ardorik ezean, adiskiderik gabe geratuko da Jainkoen-Aita.

Hona pasarte bat:

Ikusirik ez nuela aurrerantzean palma-ardorik izango, eta inork ezingo zidala prestatu, orduan zera pentsatu nuen neure golkoan, zaharrek esaten zutena, alegia mundu honetan hildako jende guztia ez zela zuzenean zerura joaten, baizik eta mundu honetan bizi zela non edo han. Beraz neure buruari esan nion aurkitu egin behar nuela non zegoen nire ardo-mutil zena.

(13. or.)

Orrialdeak: 133

detalle2

Dokuteka

B2
1993-04-27

x61pRelaContWAR

16143413

x61pViewCountWAR

1948

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR