6012

1978ko martxoaren 28a. 6012 zenbakidun merkantzia trenak, errailetatik irten, eta lehergailu bat utzi du trenbidearen erdian: 55 tona azido zianhidriko daramatzan zisterna bat. Idazleak gertutik bizi izandako gertaera hori fikzio bihurtu duen suspense-eleberria dugu honakoa.

Egilea: Karlos Linazasoro
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2018

Eleberrian bi protagonista nagusi daude: herriko tren-geltokiko ikuskatzailea eta udaletxeko agintaria, idazlearen aita, alegia. Bi pertsonaia hauen arteko harremanen eta elkarrizketen bidez gertatutakoa gehiegi ez desitxuratzen saiatu da idazlea, beti ere, suspenseari eutsiz. Garai hartako giro politikoaren traman txertatua dago eleberria, Franco hil berria baitzen.
Hemen eleberriaren atal bat irakur dezakezu.

 

Hona pasarte bat:

- T.-ko presidentearekin ari zara hizketan, jauna. Esadazu.
- Asko sentitzen dut istripuarena. Tira, adierazi didatenez, zisterna egoera onean dago. Eskerrak. Arriskutsuena ihesak dira. Zianhidrikoa likido bat da, eta airearekin kontaktatzen badu, gas bihurtzen da. Oxidazio bidez izakien zelulak paralizatzen ditu. Beraz, entzun adi, jauna: ura eta sosa kaustikoa behar dituzue. Biak nahasturik sustantzia solido bat lortzen da, zeina lurrera itsasten baita, horrela gasak arnasketari gaitzik egiten ez diolarik.

(25. or.)

Hemen eleberriaren egileak egindako liburuaren aurkezpena entzungai.

6012. Karlos Linazasoro from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 93


B2
2018-04-13
16142923
92