Gailur Ekaiztsuak

Umetako lehen amodio bortitz eta menderaezin baten istorioa da eleberri honetan kontatzen dena, XIX. mendean kokatutako obsesio baten kontakizuna.

Egilea: Emily Brontë
Itzulpena: Irene Aldasoro
Argitaletxeak: Erein-Igela
Argitalpen-urtea: 2017

Hindley eta Catherine Earnshaw neba-arrebak aitak Londresetik ekarritako Heathcliff anaiordearekin haziko dira. Aita hiltzean, ordea, Hindleyk gutxietsi egingo du anaierdia, bizitza eramangaitza egingo dio, eta nahiz eta Catherinerekin maiteminduta dagoen, etxetik alde egitea erabakiko du Heathcliffek.

Handik hiru urtera etxera itzuliko da, aberastuta, baina mendeku-gosez eta Hindleyren semeari ordainaraziko dizkio honen aitak txikitan egin zizkion zitalkeriak.
 

Irakurri hemen liburuaren lehen  bi atalak.

Hona pasarte bat:

Neskatila hezigaitz bihurri bat zen Catherine, baina parrokiako begirik politenak zituen, irribarrerik gozoena eta oinik arinenak eta, azken batean, uste dut ez zuela asmo txarrik, zeren eta behin galanki negar eginarazi zizularik, gutxitan geratuko zen zure ondora etorri gabe, eta isiltzera behartuko zintuen bera kontsola zenezan.

(73. or.)


 

Orrialdeak: 471
C1 C2
2018-02-08
16141043
2517