Horma

Bere lana maite duen itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Narratzailearen amak alzheimerra du, eta semeak, maiz, interpretatu egin beharko ditu amaren mezu eta asmoak.

Egilea: Anjel Lertxundi
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017

Semeak aukera berri bat ikusiko du amaren gaixotasun horretan, batetik, ordura arte amarekin izan duen harreman ahula berpizteko eta bestetik, amari adierazteko zer pentsatzen duen familiari buruz. Semea ahaleginduko da amak adierazi nahi diona interpretatzen eta ahalegin horretan, semeari lagungarri izango zaio bere lanbidea, izan ere, literatura-itzultzailea baita, eta lanean testuak interpretatu behar izaten ditu itzuli ahal izateko.
Lehen atala hemen duzu irakurgai.

Hona pasarte bat:

Aita diktaduraren biktima bat izan zen, bai, baina baita haren produktu tipiko bat ere: barkatu, ama, gordinkeria, ez dakit aita kalean nolakoa izango zen, baina diktadore bat geneukan etxean.
Diktadurak ez du, ordea, dena esplikatzen. Txikitatik susmatzen nuen sekretu bat zenutela, eta ez zenidatela sekula kontatuko, agian ni babesteko, auskalo, eta lortu dudan guztia da zuek hainbat urtez ehuntzen aritu zareten bertsioarekin eta nire susmoekin historia familiar halako bat erdi osatzea.

(62. or.)

Segidan, idazleak egindako liburuaren aurkezpen-bideoa.

 

"Horma" Anjel Lertxundi from Erein argitaletxea on Vimeo.

Orrialdeak: 236

Interesatzen zaizu



C1
2018-01-30
16140721
2145