Goldsmithen ikaslea

Goldsmith benetan existitzen den poeta eta eskultore bat da. Eta literatura ikastaroak ematen zituen Second Life bidez. Agirrek liburuzain euskaldun bat txertatuko du ikastaroan, ikasle gisara. Ikasle hau ikastaro birtual horretan liburu bat idazten hasiko da gaztetako gertakari bat oinarri hartuta.

Egilea: Joxean Agirre
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Gaztetan liburuzainaren neskalagunak adarrak jarri zizkion bi morroirekin. Beraz, neska hiru gizonekin zebilen batera, eta liburuzaina ere hiru emakumerekin hasiko da amorante. Istorio honekin batera, ikastaro birtualeko kontuak aipatuko ditu: nolakoa den irakaslea, nolakoak, ustez, ikaskideak… Emaztearekin duen harremana ere hizpide da liburuan. Liburuzainaren hasierako neska-lagunak desleialtasunaren bere bertsioa kontatuko du. Eta liburuaren bukaeran Goldsmithek bere ikasleekin Euskal Herrira egindako bidaia kontatuko du Agirrek.


Hona pasarte bat:

Esan nion Goldsmithi Xabi Paya izango zela atzerriko hizkuntzetan gehien kantatu duen bertsolaria, ingelesez eta frantsesez egin baititu saioak eta, noski, espainieraz payadore eta repentistekin. Txotx baten eta hurrengoaren artean Bertsozale Elkartetik bultzatzen ari diren inprobisazioari buruzko nazioarteko sareari buruz hizketan ere sumatu nituen. Sagardotegiak hori du ona, taldeak nahastu eta ezaupide berriak egiteko aukerak zabaltzen baititu.

(232. or.)

Hemen entzungai idazleak eginiko liburuaren aurkezpena.

Orrialdeak: 239
B2
2018-01-10
16139573
1028