"Noski" eta "jakina"
JaitsiK.- Hona hemen zalantza eta ziurtasuna adierazteko bi partikula. Beraz, ez nahastu biak! Zer adierazten du "noski" hitzak?
N.- Bada, zalantza-puntua adierazten du. "Noski" ez da erabat ziurra, ustezkoa baizik; sendoa baina, beti ere, ustea adierazten du.
K.- Eta "jakina" hitzak?
N.- "Jakina", aldiz, zalantzarik gabekoa da, ez dago zalantzarik. Dena da ziurtasun, dena delakoa ikusi duenaren edo badakienaren ziurtasuna.
K.- Egingo al genuke ustean ziurtasuna adierazten duten hitzen mailakatze bat?
N.- Hiru ziurtasun-maila aipatuko genituzke: "beharbada"-k eta "agian"-ek balitekeela adierazten dute, posible dela. "Noski"-k ia ziurtzat den zerbait ("probable", "casi seguro"), eta "jakina"-k gauza ziur eta zalantzarik gabekoa ("cierto" e "indudable").
K.- Beraz, ariketa, eta itzulpen moduan gainera. "Quízá sí; es posible" euskaraz?
N.- "Beharbada, bai".
K.- "Supongo que sí; es lo más probable" euskaraz?
N.- "Bai noski".
K.- Eta "claro que sí! Ciertamente. Efectivamente"
N.- "Jakina baietz".
Bereizi:
+ "Noski"-k ia ziurtzat hartzen den zerbait ("probable", "casi seguro")
+ "jakina"-k gauza ziur eta zalantzarik gabekoa ("cierto" e "indudable")