Hizkuntza Arauak Fitxa
"Ehun" zenbakia eta ehunekoak
K.- Bi puntu edo gai planteatzen dizkigu "ehun" zenbakiak.
N.- Hala da! Ehunek bi gai planteatzen dizkigu: batetik, nola idatzi, eta, bestetik, nola ahoskatu.
K.- Idazkerari dagokionez, aipa ditzagun bereziki "hirurehun" eta "laurehun" zenbakiak.
N.- "Hirurehun" eta "laurehun" idatzi behar dira; baina, kasu hemen! "Seiehun" eta "zazpiehun" ditugu, eta ez "seirehun" eta "zazpirehun". Hortxe dago koska!
K.- Beraz, laburbilduta, ez idatzi "seirehun" , baizik eta...
N.- "Seiehun".
K.- Ez idatzi "zazpirehun", baizik eta...
N.- "Zazpiehun".
K.- Ez idatzi "zortzirehun", baizik eta...
N.- "Zortziehun".
K.- Ez idatzi "bederatzirehun", baizik eta...
N.- "Bederatziehun".
