Baliabide bereziak behar ditut azalpena

Egiaztatze-probetarako baliabide bereziak edo egokitzapenak behar ditut


Inprimakia bete baino lehen, irakurri arretaz ohar hauek:

  • Agiri bidez zuritu behar da baliabide bereziaren edo egokitzapenaren beharra
    • Eskaera azterketariak duen desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zurituko da. Agirian jasota egon behar dira, dataz gain, dokumentua sinatzen duen profesionalaren izen-abizenak, titulua, lan egiten duen erakundearen izena, lanpostua eta harremanetarako datuak.
    • Agirien aurkezpena eta konpultsa: azterketariak aurkeztutako agiriaren konpultsa 7 egun natural igaro baino lehen egin beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Inprimakia betetzean, argi zehaztu behar da zein den desgaitasuna edo zailtasuna, eta zer baliabide edo egokitzapen eskatzen den
    • Desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren ondoriozko mugak deskribatu behar dira, eta egiaztatze-prozesuan zer eragozpen eragiten duten, baita ere desgaitasuna edo zailtasuna ebaluatzeko eta neurtzeko erabilitako tresnen zerrenda (ez da beharrezkoa aldaezinezko desgaitasun sentsorial edo fisikoak gertatzen diren kasuetan).
    • Eskatzen den egokitzapena zehaztu behar da, eta behar bezala arrazoitu
    • Eskatzen diren egokitzapenentzat esanguratsuak diren heinean, erreferentzia egin ahal zaie eskatzailearen heziketa-, garapen- eta mediku-historiari, erabilitako egokitzapenen historia barne.

Epez kanpo Baliabide bereziak behar ditut

Eskaria egiteko aukera itxita dago. Inprimakia orri honetan egongo da eskuragarri matrikula egiteko epearen baitan.

Ikusi zein den matrikulazio-epea dagokion deialdiaren egutegian:

Formularioa