Egiaztatze-probetarako baliabide bereziak eskatzeko baldintzak

Egiaztatze-probetarako baliabide bereziak eskatzeko baldintzak

Elbarritasunaren agiri ofiziala behar-beharrezkoa da.

Agiri bidez zuritu beharko da egokitzapenaren beharra. Zure eskabidea jaso bezain laster, posta elektronikoz adieraziko dizugu dokumentazioa noiz eta nola aurkeztu behar diguzun.

Eskaera azterketariek duen desgaitasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zurituko da.

Argi zehaztuko du desgaitasuna edo desgaitasunak.

Desgaitasunaren ondoriozko muga funtzionalak deskribatuko ditu eta nola diren horiek esanguratsuak egiaztatze-prozesuari begira.

Barnean hartuko du eskatzailearen heziketa-, garapen- eta mediku-historia, erabilitako egokitzapenen historia barne, eskatzen diren egokitzapenentzat esanguratsuak diren heinean.

Desgaitasuna ebaluatzeko eta neurtzeko erabilitako tresnen zerrenda (ez da beharrezkoa aldaezinezko desgaitasun sentsorial edo fisikoak gertatzen diren kasuetan).

Eskatzen den egokitzapenaren deskribapen zehatza. Eskatzen den egokitzapen bakoitza behar bezala arrazoitzea.

Sinatzen duen profesionalaren izen-abizenak, data, titulua, lan egiten duen erakundearen izena, lanpostua, profesionalaren telefonoa, faxa eta helbide elektronikoa.

Baliabide bereziak behar ditut (Gipuzkoa)
Eremu hau beharrezkoa da.
Eremu hau beharrezkoa da.
Eremu hau beharrezkoa da.
Eremu hau beharrezkoa da.
Eremu hau beharrezkoa da.
Eremu hau beharrezkoa da.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA