Egiaztatze-probetarako baliabide bereziak edo egokitzapenak behar ditut


Inprimakia bete baino lehen, irakurri arretaz ohar hauek:

  • Agiri bidez zuritu behar da baliabide bereziaren edo egokitzapenaren beharra
    • Eskaera azterketariak duen desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren eremuan eskumena duen erakunde publikoak emandako agiri ofizialez zurituko da. Agirian jasota egon behar dira, dataz gain, dokumentua sinatzen duen profesionalaren izen-abizenak, titulua, lan egiten duen erakundearen izena, lanpostua eta harremanetarako datuak.
    • Agirien aurkezpena eta konpultsa: azterketariak aurkeztutako agiriaren konpultsa 7 egun natural igaro baino lehen egin beharko du HABEren egoitzetako batean, matrikula egiteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Inprimakia betetzean, argi zehaztu behar da zein den desgaitasuna edo zailtasuna, eta zer baliabide edo egokitzapen eskatzen den
    • Desgaitasunaren edo berezko zailtasunaren ondoriozko mugak deskribatu behar dira, eta egiaztatze-prozesuan zer eragozpen eragiten duten, baita ere desgaitasuna edo zailtasuna ebaluatzeko eta neurtzeko erabilitako tresnen zerrenda (ez da beharrezkoa aldaezinezko desgaitasun sentsorial edo fisikoak gertatzen diren kasuetan).
    • Eskatzen den egokitzapena zehaztu behar da, eta behar bezala arrazoitu
    • Eskatzen diren egokitzapenentzat esanguratsuak diren heinean, erreferentzia egin ahal zaie eskatzailearen heziketa-, garapen- eta mediku-historiari, erabilitako egokitzapenen historia barne.
Baliabide bereziak behar ditut (Araba)
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA