Errezeten Fitxa
-
Mota:
Azalore egosia piper gorriekin, ziazerbekin eta bexamelarekin
OSAGAIAK:
- Azaloreak, 2
- Piper gorri erreak, dozena bat
- Ziazerba, 300 g
- Tipula gozoa, 1
- Esnea, litro bat
- Irina, 110 g
- Gurina, 100 g
- Gatza
- Piper hauts beltza
- Idiazabalgo gazta
NOLA PRESTATU:
1. urratsa
Bexamela egiten hasiko gara lehenik. Horretarako, gurina lapiko batean jarri, eta tipula gehituko diogu, xehe-xehe moztuta. Hamabost bat minutuz su motelean erregosi. Orduan, irina nahastu, eta, etengabe irabiatuz, esne beroa pixkanaka-pixkanaka gehituz joan. Gatz pixka bat bota, piper hauts beltza ere bai, eta bost minutuz irakin, nahasteari utzi gabe.
2. urratsa
Bitartean, azaloreak egosiko ditugu. Urez beteriko lapiko bat sutan jarri, gatz pitin batekin, eta irakiten hastean azaloreak gehitu, pusketa txikietan. Hamabost edo hogei bat minutuz irakin, gutxi gorabehera. Gaurko errezetarako ez dugu gehiegi egosterik nahi. Ondoren, ura ondo kendu, eta labeko erretilu baten erdira atera azalore puskak.
3. urratsa
Ziazerbak frijitu lapiko batean, olio txorrotadatxo batekin, eta ikusiko duzue pare bat minutuan prest izango ditugula. Pikillo piperrak zerrendatan moztu. Ziazerbak eta piperrak zabaldu labeko erretiluan dugun azalorearen gainean. Eta, ondoren, bexamelaz estali. Idiazabalgo gazta birrindu bexamelaren gainean.
4. urratsa
Labea 200 gradutan berotzen jarri eta bero dagoenean bertan sartu hamar minutuz, ongi gorritu arte.
Iker Markinezen errezeta gehiago aurkitu dituzu Berria egunkariaren webguneko Errezetak atalean.
