Errezeten Fitxa
- Mota:
Kafe hotza
OSAGAIAK:
- Kafe ehotua
- Izotza
- Ura
- Pitxer bat
- Kafearentzako paperezko iragazkia
- Inbutu bat
NOLA PRESTATU:
Lehenengo, bota 3-4 izotz-zati pitxarrera. Ondoren, jarri inbutua pitxarraren gainean eta sartu inbutuan paperezko iragazkia. Gehitu kafe-koilarakada batzuk, eta isuri ura kafearen gainean, poliki-poliki. Itxaron pixka bat, eta prest izango duzu kafe hotza.
Kafe hotzari buruz gehiago jakiteko, EITBren Sukalerria saioko bideo labur hau ikusi dezakezu (mendebaldeko euskara erabiltzen du tarteka).
Irudia: Pxhere
