• Egilea: Maria (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)

Jogurt-bizkotxoa

OSAGAIAK:

- Hiru arrautza
- Azukrerik gabeko jogurt bat
- Bi jogurt-poto azukre
- Poto bat olio
- Hiru poto-irin
- Legamia-zorro bat
- Limoi baten azala
 
NOLA PRESTATU:
Lehenengo, labea 180 gradutan berotu. 
Ondoren, ontzi batean arrautzak, jogurta eta azukrea nahasi eta gero olioa ere gehitu.
Jarraian, poliki-poliki nahasketari irina eta legamia gehitu eta guztia ongi nahasi.
Azkenik limoi baten azala xehatu eta gehitu. 
Osagai guztiak ongi nahasi ondoren, moldean jarri eta labean sartu 45 minutuz.
Bukatzeko, bizkotxoa labetik atera baino lehen, laban batekin zulatu ondo eginda dagoen ikusteko (labanak garbi atera behar du).
Azkenik, moldetik atera eta hozten utzi.
On egin!
 
Irudia: Leopictures, Pixabay


A2
2024-12-17
31299627
458