
- Egilea: Glenda (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
- Mota:
El Salvadorreko budina
OSAGAIAK:
- Litro bat esne
- Bi ogi handi
- Lau arrautza
- Kanela-hautsa
- Katilu-erdi azukre
- Karamelua
- Platanoak
NOLA PRESTATU:
Lehenik eta behin, kazola batean esnea eta kanela berotzen jarri. Ondoren, ogia txikitu eta esneari gehitu. Guztiz bigundu arte utzi.
Bestalde, arrautzak irabiatu eta azukrea gehituko diegu. Platanoak zatitu.
Hori egin ondoren, osagai guztiak nahasi eta molde batean jarri.
Amaitzeko, guztia labean sartu Maria bainuan 120 gradutan 40 minutuz.
Irudia: Glenda (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)