• Egilea: Fernando (Eibarko Udal Euskaltegiko ikaslea)
  • Mota: Arrainak-itsaskiak

Txitxarroa labean

OSAGAIAK:

- 4 txitxarro-xerra
- 4 patata
- 2 piper berde
- 4 berakatz-ale
- Tipula bat
- Piper gorri bat
- Ardo zuri pixka bat
- Limoi erdia
- Piper beltza
- Perrexilla
- Gatza
- Oliba-olioa

 

NOLA PRESTATU:

Lehenengo patatak moztuko ditugu eta bandeja batean ipini. Labean sartu 180 gradutan.
Patatak egiten diren biitartean, piperrak eta tipula moztu eta zartaginean bigundu.
Ondoren, edalontzi batean, ardo zuria, limoia, piper beltza, perrexilla eta berakatz-ale txikitua nahasiko ditugu.
Patatak eginda daudenean piperrak eta tipula gehituko dizkiegu eta edalontziko nahasketatik ere erdia gehituko diogu
Amaitzeko, txitxarro-xerrak guztiaren gainean jarri eta edalontziko nahasketatik falta dena gehitu. 
Hamar edo hamabi minutuz labean egiten utzi eta jateko prest!

 

Irudia: CC BY 2.0