Pad Thai-a otarrainxkekin
Hona hemen Durangoko Basako Ekaitz Basagurenek Sukalerria saioan prestatutako errezeta:
OSAGAIAK (4 pertsonentzat):
- 250 g arroz-pasta.
- 200 g otarrainxka.
- 200 g tofu.
- Arrautza bat.
- Barazkiak: tipulin bat, aza eta baratxuriak.
- 2 koilarakada otarrainxka-ur olio.
- Platereratzeko: 100 g soja-kimu, kakahuete xehetuak, lima, zilantroa eta txilea.
NOLA PRESTATU:
Errezeta hau prestatu nahi izanez gero, bideoa ikusi eta pausoak jarraitu.
Irudia: Sharon Any, Pixabay
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Lore. Kaixo guztioi, Ekaitz eta Lore gara. Durangon gauz (gaude) Landako auzoan eta gure eramateko janari denda, Basa, erakutsi nahi dotsuegu (dizuegu) gaurkoan.
Ekaitz. Gaurkoan Pad Thai-a prestatuko dogu (dugu) langostinoekin (otarrainxkekin). Horretarako, hemen dakoguz (dauzkagu) osagaiak. Errezetarekin hasteko, lehenik eta behin otarrainxkak zurituko doguz (ditugu).
Errezeta hau Thailandiatik dator eta egiten da modu askotan. Normalean erabiltzen diez (dira) arrozezko tallarinak eta tamaina diferentetakoak (ezberdinetakoak). Guk erabiltzen doguz (ditugu) hiru zentimetrotako tallarinak.
Otarrainxkak salteatuko doguz, botako dogu tofua kolore pixka bat hartzeko, gero barazkiak. Barazkiak salteatzeko erabiliko dogu otarrainxka urez egindako olioa eta danak dakonean (guztiak daukanean) kolore piska bat, arrautza botako dugu wookera. Botako dugu gainera eta piska bat salteatuko dogu.
Bueno, badaukagu jada Pad Thaia prestatua, orain enplatatuko (platereratuko) dogu. Normalean enplatatzen dogu kartoizko tuperretan: gaurkoan platerean erakutsiko doutsuet (dizuet). Enplatatzeko orduan erabiliko doguz sojazko brote (soja-kimu) batzuk, kakahuete pikatua (xehetua), zilantroa, lima eta txile piska bat bukatzeko.