detalle-recetas

  • Egilea: Agudelo Bravo (Eibarko Udal Euskaltegia) 
  • Mota: Pastak eta arroza

Risottoa perretxikoekin

Osagaiak:  

    Gatza. 

    Piper beltza. 

    Litro bat oilasko-salda. 

    400 g arroz.  

    300 g perretxiko. 

    Tipula bat. 

    75 g gazta.  

    Bi baratxuri-ale.  

    Olioa.  

 

Nola egin:  

    Baratxuria eta tipula txikitu.  

    Olioa bota zartaginera eta berotu.  

    Olioa berotu bitartean, perretxikoak garbitu eta txikitu.  

    Jarraian, baratxuria, tipula eta perretxikoak bota zartaginera eta gorritu.  

    Gero, arroza bota zartaginera eta nahasi tipula, baratxuria eta perretxikoekin. 

    Oilasko-salda gehitu zartaginera eta bueltak eman koilararekin.  

    Gatza eta piper beltza bota eta arroza egosi.  

    Gazta gehitu eta zerbitzatu.  

 

Irudia: Jeferson Urias, Pixabay


detalle2

Dokuteka

A2
2021-02-02

x61pRelaContWAR

27934679

x61pViewCountWAR

2508

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR