- Egilea: Merlin Medina (Eibarko Udal Euskaltegia)
- Mota:
Kalabaza-purea
Osagaiak:
Tipula gorri bat (80 g).
Kalabaza.
Gatza.
Ura.
Bi koilarakada oliba-olio.
Bi patata handi.
Nola egin:
Tipula txikitu eta erregosi oliba-oliotan presio-eltzean.
Kolorea hartu duenean, zuritu kalabaza, zatitu eta lapikoan sartu.
Eragin eta gatza bota.
Ur pixka bat gehitu, lapikoa itxi eta utzi egosten 4-5 minutuz.
Kendu sutatik.
Birrindu irabiagailu elektrikoarekin eta zerbitzatu.