• Mota: Postreak

Kalabaza-bizkotxoa

Osagaiak (8 lagunentzat):
- 250 g kalabaza edo kuia (gordina eta garbia)
- 200 g azukre
- 3 arrautza
- 70 g oliba-olio
- 250 g irin
- 16 g legamia
- Kanela-hautsa goilarekada txiki bat

Nola egin:

  • Kalabaza kubo txikitan moztu eta ontzi batean, su motelean irakiten jarri .
  • Kalabaza egosita dagoenean, sardexka batez zanpatu eta azukrea nahastu.
  • Aurreko nahasketari arrautza irabiatuak, irina, olioa, kanela-hautsa eta legamia ondo nahastu.
  • Orea molde batera bota eta aurrez berotutako labean sartu (180 gradutan, 30 minutuz).
  • Hozten utzi, moldetik atera eta prest duzu bizkotxoa gau beltza behar bezala ospatzeko.

 


B1
2019-11-26
20960734
3027