detalle-recetas

Arroz beltza

OSAGAIAK:

- Arroza

- Txipiroiak

- Piper berdea

- Tipula

- Baratxuria

- Olioa

- Arrai-salda

 

 

NOLA PRESTATU:

Arroz beltza prestatzeko eman beharreko pauso guztiak audioan dituzu entzungai. 

 

Irudia: Van3ssa Zheki Dany, Pixabay


Audio: {"groupId":20928,"title":"Arroz beltza.mp3","type":"document","uuid":"2938ba01-9e54-4e44-a1e4-91e25bc6fce9"}

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KAZETARIA: Beno, gaur zer prestatu behar diguzu?
SUKALDARIA: Beno, gaur asteburu luzea datorkigu eta pixka bat, arroz pixka bat prestatuko dugu.
K: Hara!
S: E?
K: Um!
S: Orain ja denboraldia hasten ari zaigu, txipiroi begi handi, gure txipiroi begi handien denboraldia hasten hasiko zaigu, eta pixka bat arroz beltz bat prestatuko dugu, ez? Horretarako ba zer egingo dugu, , hasiera batean, zartagin edo kazola batean, arroza egin behar dugun kazola horretan bertan, tipula pixka bat eta piper berde pixka bat, txiki-txiki eginda, pixka bat...
K: Tipula, eta zer esan duzu, piper?
S: Eta piper berde... txiki-txiki eginda, bai...
K:  A, berdea!
S: Bai. Baratxuri batekin, pixka bat txiki-txiki eginda,  jarriko dugu olio pixka batekin kazolan, ez?
K: Um!
S: aurretik egingo duguna da txipiroi begi handi hori garbitu, tinta, oso garrantzitsua, alde batean utzi, eta beno, dena ondo garbitu eta zatikatu, ez? egingo duguna da, txipiroi hori, ez?
K: Bai.
S: Behin kazola horretan eduki dugunean baratxuria, tipula eta piper berde hori pixka bat eragin dugunean oliotan...
K: Bai?
S: bertara botako ditugu txipiroi-zati horiek.Ondo nahasi, ondo nahasi, eta gero bertara botako dugu arroza, arroza ondo nahastu txipiroi horrek hartu dezan pixka bat txipiroi horren gustua, eta hartu dezan arrain gustua, ez? Aparte egingo duguna da ba, ondo izango litzateke edukitzea, ba arrain-salda bat, ba bustitzeko...
K: Um!
S: arroz hori, ez? Eta orduan egingo duguna da ura bota aurretik, botako duguna txipiroi horren tinta. E, garrantzitsua da tinta... txipiroi begi handi hauek tinta polita izaten dute, handia.
K: Um!.
S:  Ikusten badugu ez dela nahikoa, ba izaten dira ba, beste konplementu batzuk, ba boltsa txikietan izaten dira, boltsa txikietan etortzen diren tinta, txipiroi-tinta horiek, ba horren laguntza hartuko dugu, ez? Ba oso garrantzitsua delako gelditu dadin arroz guztia oso beltza, ez?
K: um!
S: Ba esan dugun bezala, ondo eragin dugunean arroza eta, eta txipiroi begi handi hori, bertara botako dugu ura, ura edo salda, arrain-salda hori. Utziko dugu arroza egosten, eta hartara lortuko duguna ba arroz bat ba, beltz-beltza, eta joder, edukiko duguna da kriston txipiroi gustua, ez?
K: Gustuarekin.
S: Arroz beltz-beltza, txipiroi zati handiekin, geldituko zaigu... beno, nik behintzat oso gustukoa izaten dut...        
K: Kategoriakoa!
S:  Arroza, eta txipiroi beltz-beltzarekin eta kategoriakoa!
K: Kategoriakoa! Beno, beno!
S: Aste bukaera honetarako.
K: Bai.
S: Denbora faltarik ez dugu edukiko baina,
K: Hori da.
S: Agian erosketak egiteko...
K: Ez. Gainera doble egin, eta hala bi egunetarako.
S: kar, kar.
K: Egia! Horrelakoak ere egin behar dira, batez ere jai-egunak daudenean. Egin kazola handi bat, eta hala, gaur arroza eta bihar ere bai.
S: Bai. Gainera egun hauetan uste dut jende asko bilduko dela  etxean, eta ez da metodo txarrena.
K: Ez da txarrena. Zalakain jauna,
S: Bai.
S: asteartera arte, ondo izan.
K: Aio.
K: Agur.
 

detalle2

Dokuteka

B1
2004-12-12

x61pRelaContWAR

  • Zalakain , Igor
16528458
0:02:37

x61pViewCountWAR

7309

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR