- Mota:
Madalenak nola egin
OSAGAIAK:
Jogurt potea izango da neurria
- 2 pote irin
- 4 arrautza
- Olio pote bat
- Bi pote azukre
- 20 gramo legamia
NOLA PRESTATU:
Errezeta osatzeko jarraitu beharreko pausoak audioan dauzkazu entzungai.
Irudia: Tomasz, Pixabay
ESATARIA. Bueno!
PILI. Errezeta.
E. Pili.
P. Ba orduan kasu honetan pentsatu dut erabiltzea ba bueno, etxe, etxeko andre askok erabiltzen duten bezala, ba jogurtaren poteko neurri horrekin, ba adibidez…
E. A!
P. Ba kasu honetan bizkotxoa egin beharrean, ba hartu ditzagun magdalena-moldeak, errektangularrak, borobilak… Eta oso politak gelditzen dira borobil txiki-txiki horiek.
E. Um!
P. Zergatik? Ba batzuetan igual jokoa ematen digulako ba igual… Bazkalondo, bazkalondoan eta horrela, ba askotan beste era bateko postreak eta egoten dira, ez?
E. Bai.
P. Baina gero hor jarraitzen duenean, egon, eta kartetan, horrela luzatzen denean, geroxeago ateratzen dituzu magdalena-molde txiki-txiki hauek…
E. Bai?
P. Eta beste joko bat ematen dio, eta erraz jaten dira. Handiak ikusiz gero, batzuetan, puf!
E. Ya!
P. Eta txikiak, lau.
E. (barreak) Gutxiago jaten duzulakoan gehiago jaten dira azkenean.
P. Bai.
E. Bale. Borobilak, beraz.
P. Bale. Orduan e, zera, prestatuko ditut jogurtaren poto honekin…
E. Bai
P. Ba adibidez, 2 poto, irina, 4 bat arrautza, beste poto bat olioarena eta pare bat poto azukre. Ez?
E. Beno, errepikatu ditzagun osagaiak, mantso-mantso, ze…
P. Bai.
E. Jendea etxean apuntatzen ari da.
P. Bai.
E. 2 pote zer, lehendabizi?
P. Irinarenak…
E. 2 pote, irina…
P. Olioa, poto bat, eta pare bat poto azukre…
E. Um!
P. Eta gero, gutxi gorabehera 4 bat arrautza edo horrela… E?
E. Bale.
P. Eta baserrikoak baldin badira, orduan eta kolore eder askoa…
IGOR. Baina oiloarenak, ez?
P. Bai. Bai.
I. Ba ez dakit.
E. Eta bestela, abestruza edo…
P. Haren gustu-gustu guzti hauek zera, nahastu, hor. ondo, ondo, ondo nahastu, beti zera, jaitsi gabe… Esaten den bezala, bizkotxoa tratatzen den bezala, ez? Era horretan, eta gero, e, zera, “lekamia” da zera ez?
E. Levadura.
P. Levadura.
E. Bai. Legamia.
I. Oso ondo.
P. Moja nola den “lekamia”, nahastu egiten ditut.
E. Lekaimea.
I. Lekaimea.
P. Hori da. Hori da. A, orduan hau da, “lekamia”.
I. Legamia.
E. Beraz…
P. Legamia, a legamia!
I. Legamia.
P. Eske beti levadura…
E. Legamia eta lekaimea.
P. Hori da. Edo altxagarria. Lehengo batean jarri zidaten altxagarria.
E. Altxagarria?
P. Bueno.
E. Beraz, 2 pote irin,
P. Bai.
E. Pote bat olio…
P. Olio…
E. 2 pote azukre…
P. Azukre…
E. 4 arrautza eta…
P. Hori da.
E. Altxagarria…
P. Hori, tanta bat. Bai. Hori da.
E. Legamia.
P. Hori da. Bai.
E. Bale.
P. Pixka bat.
E. Bale.
P. 20 bat gramo edo gauza horrela, e? Eta gero, e… gain-gain-gainean azukre pittin bat botako diogu sartu baino lehenagotik.
E. Bale.
P. Igorrek esandako tenperatura berdina erabiliko dut, 165, 20-25 minutu…
E. Um!
P. Txikiago baldin badira gutxiago,
E. Gutxiago…
P. 10 bat minutu kendu horrela…
E. Bale.
P. Eta gero baita ere sorpresa pixka bat edukitzeko barruan, kasu honetan nik gainetik bota beharrean txokolatea, egingo dut urtu txokolatea bera, e? nahi baldin bada gurin pixka baten laguntzarekin edo horrela, baina bestela bigundu bainu marian edo horrela, txokolatea… Eta orduan betetzen denean, ba gero, ba orain erabiltzen den “biberón” edo, horrelako ontzi bat bete, txokolatearekin…
E. Bai.
P. Eta gero denari taka-taka-taka barrualdeari bota…
E. A!
P. … barrualdera bota txokolate hau, eta gero, irekitzen duzuenean, tak, eta txokolatearekin…
E. Bale.
I. (barre txikiak). Nola zen? “La Be…” Magdalena horiek nola ziren?
E. Zer?
I. “La Bella de… de Getaria”
P. “La Bella Easo”
I. Nola dira?
E. “La Bella de Getaria”… “”Getariako Ederrak”, ezta?
I. “Getariako Ederrak”