detalle-recetas

Perretxiko-tortila

OSAGAIAK (4 lagunentzako)

- Lau patata

- Gatza

- Oliba-olioa

- 80 g txanpiñoi

- 80 g urdaiazpiko

- Lau arrautza

- Koilarakada bat perrexil

- Tipula bat

 

NOLA PRESTATU

Patatak zuritu eta zati txikietan egin. Zartagin batean frijitu olio askorekin, eta gatza bota. Bigunak daudenean sutatik atera, eta olioa kendu.

Bestalde, urdaiazpikoa zatitu eta txanpiñoiak ere prestatu. Tipula zuritu, txikitu eta zartaginean gorritu. Txanpiñoiak, urdaiazpikoa eta perrexila gaineratu. Gatza bota, eta pixka batean bero mantendu.

Azkenik, arrautzak irabiatu, eta patatei nahastu. Nahasketa guztiak olioa duen zartaginera bota, eta tortilla bi aldeetatik egin.


detalle2

Dokuteka

B1
2004-03-02

x61pRelaContWAR

16283569

x61pViewCountWAR

4066

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR