Cappuccino-a

OSAGAIAK

Osagai hauek behar dira, koktel gozo hau prestatzeko:

  • izotz txikitua
  • izotz puskak
  • menda likore pixka bat
  • esne gain dezente
  • txokolate birrindua eta
  • txokolatezko bi barratxo

 

NOLA PRESTATU

Koktel ontzi batean menda likorea eta esne gaina nahasi behar dira. Lehen astinaldia eman eta gero, izotza gehitu eta berriz astindu behar da. Barrukoa erabat antzigartu arte eragin behar zaio.

Lan hori eginda, iragazki batetik pasa, eta bota edaria edalontzi luze batera. Txiki-txiki egindako izotza gaineratu behar zaio orain edariari, eta koilara batekin kontu handiz nahasi, gainezka ez egiteko

Txokolate birrindua edalontziaren goiko aldean zabaldu behar da, koktela apaintzeko, txokolatezko bi barratxoak jarri behar dira, edalontzitik ateratzen direla.


B2
2005-08-04
16282062
2687