detalle-recetas

Menestra arkumearekin

OSAGAIAK:

- Zainzuriak

- Ilarrak

- Patata berria

- Babak

- Xixak (aukerakoa)

- Arkumea

- Tipul txiki bat

- Berakatza

- Gatza eta olioa

 

NOLA PRESTATU:

Audioa entzun eta jarraitu Igor Zalakain sukaldariak proposatzen dituen urratsak. 


Audio: {"groupId":20928,"title":"Menestra arkumearekin.mp3","type":"document","uuid":"86aa44ba-6462-4d1d-8cf7-f85512ca6fb4"}

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Gaur Igorrek prestatu behar diguna.  

Esataria 2. Zer da prestatu behar duzuna, Igor? 

Igor sukaldaria. Zera, gaur prestatuko dugu menestratxo bat. Horrela plater konpleto bat prestatuko dugu, baina, baina bai lehenengo eta bigarren plater bezala erabiltzeko. 

Esataria 2. Bale.  

Igor sukaldaria. Arkumearekin egindako menestratxo bat.  

Esataria 2. Oso ondo.  

Igor sukaldaria. Horretarako erabiliko ditugu oraintxe guria-gurian dauzkagun zenbait barazki, e! Hasi zainzuriak, bai zuriak eta, eta bai orlegiak ere bai, gero patata berriak… 

Esataria 2. Zainzuria, patata  berria… 

Igor sukaldaria. Ilarrak… 

Esataria 2. Ilarrak… 

Igor sukaldaria. Habak (Babak)… 

Esataria 2. Habak ere bai…  

Igor sukaldaria. Bai. Gero xixak eta ere bai. Igual diru-kontutik joan egingo zaizkigu, baina bueno… 

Esataria 2. Xixak? 

Igor sukaldaria. Aukera baldin badugu, xixatxo batzuk ere bai.      

Esataria 2. Bale.  

Igor sukaldaria. Egingo duguna batez ere, barazki hauek zuritu eta ondo garbitu.  

Esataria 2. Garbitu.  

Igor sukaldaria. Eta egosialditxo bat emango diogu banaka, esan nahi dut, ilarrak alde batetik(an), zainzuriak alde batetik(an)… 

Esataria 2. Aja! 

Igor sukaldaria. Denak batera ez ditzagun egosi, bakoitzak bere puntua behar du, baitu.  

Esataria 2. Bale.  

Igor sukaldaria. Beste aldetik arkumea. Arkumea egingo duguna, zatituko dugu, zati txikietan, arkume-zati bat, bakoitzak ikusiko du zein zati, edo izterra edo, edo solomo-aldea…  

Esataria 2. Zuk zer alde aukeratuko zenuke, Andoni?, zer alde, arkumearen zer alde? 

Esataria 1. Izterra. 

Esataria 2. Izterra, seguru, ezta? Ño! Zenbat izter ditu arkumeak? Benga, segi, segi! 

Igor sukaldaria. Bueno, egingo duguna arkumearen izter alde hau ahalik eta… Zati txikiak, oso, oso txikiak ere ez, baina ez oso, oso  handiak… Gero zerikusia izango baitu egosteko puntualdian azkarrago edo geroago, denbora gehiago beharko genuke. Eta orduan, ba kazuelatxo (kazolatxo) batean jarriko dugu tipulatxo pixka bat, txiki-txikia, berakatz pixka batekin, eta olioa… Bertan jarriko dugu, botako dugu irin pixka bat, eta botako dugu barazkietan, barazkiak egosterakoan erabili dugun salda hori, salda edo sobratu zaigun ur hori, egosi dugun ur hori…  

Esataria 2. Bai.  

Igor sukaldaria. Bertara botako dugu pixka bat, eta gero joango gara banan-banan botatzen barazki guztiak. Barazki guztia botako dugu, arkume-zatia ere baita, dena batean egosiko dugu… Gatz-puntua… Eta bueno, gero ja(da) bakoitzak ikusiko du: olio gordin pixka bat azkeneko momentuan, edo zenbait barazki ezberdin aipatu ez ditugunak gehitu, edo xixa horiek bota azkeneko momentuan, txanpinoiak xixak ez baldin badira… Gero bakoitzak borobildu  beharko du bere puntutxo horrekin. Baina pixka bat hori da, izango litzateke ideia horkoa.  

Esataria 2. Platera gustatu, Andoni? 

Esataria 1. Bai. Asko.  

Esataria 2. Ordua ere halaxe dugu eta.  

Esataria 1. Bai.  

Esataria 2. Hala izaten da eta, estomagoko tripazorriak ere antzematen ditugu geronek ere… Oso ondo, Igor, eskerrik asko.  

Igor sukaldaria. Benga, ondo izan.  

Esataria 2. Bihar arte, adio. Agur.  

Igor sukaldaria. Gero arte.  

detalle2

Dokuteka

B1
2005-05-15

x61pRelaContWAR

16261481
0:02:12

x61pViewCountWAR

3419

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR