Dokuteka
Eguneko menua, betikoa?
Lana dela, ikasketak direla, kapritxoz inoiz... eguneko menua aukera on eta merkea-edo da etxetik kanpo bazkaltzeko astean zehar. Nori bururatu ote zitzaion kartan eguneko menua eskaintzea? Errentagarri ote dira?
Irudia: chatGPT
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Legez ezarritakoa. Legeak agindutakoa |
Oihane Yustos: Bai, jakina. Haritz Erzibengoak hartu gaitu han bertan, bazkariak emateko lanak bukatu berritan. Eta, aurrena, gurasoak, eta orain bera, eguneko menua zainduz, aldatuz, goxatuz ari dira lanean bertan. Azaldu digu ea, herritar batzuei iruditzen zaien bezala, eguneko menuetako plateretan gero eta janari-kopuru txikiagoa ateratzen ote duten. Bainan (Baina), horren aurretik, kontatu dugu eguneko menuaren sorrera. Zuk badakizu nola hasi ziren jatetxeetan eguneko menuak ematen?...
Jon Artano: Ez.
Oihane Yustos: ... Nondik norakoa den jatetxeetan eguneko menua eskaintzeko ohitura hori?
Haritz Erzibengoa: Eguneko menuaren jatorria, berez, duela urte batzuk atzera dator, eta, berez, legez ezarritako, ba, kondizio bat zen: jatetxeek eskaini behar zutela lehenengo platera, bigarren platera eta postre bat, edaria barne, prezio egoki batean. Eta hori legeak esaten zuen. Orduan, jatetxe guztiak behartuta zeuden horrelako menu bat egitera. Hori duela, ba, 60 urte edo horrelako zeozer.
Oihane Yustos: Urteekin bilakaera izan du eguneko menu horrek, ezta? Irudipena daukagu txikitu egin ote diren razioak (errazioak); baina, bestalde, erraza ere ez da izango honi eustea eta errentagarri bihurtzea eguneroko menua, ez? Nola ikusten duzu zuk hori dena?
Haritz Erzibengoa: Osea (Tira), aldatu, bai... bai aldatu da. Osea, hasi zenean-edo zen pixka bat etxeko janaria, ba, kanpoan jatea, ez?, pues (ba), lapikoa, eltzekoak, pastak, arrozak eta pixka bat etxean egiten zena eta etxeko-andreek sukaldatzen (kozinatzen) zutena, ba, horixe zegoen, ez?, jatetxeetan. Eta, denborarekin, bilakatu da aukera gastronomiko bat, ez?; eta, aukera gastronomiko (gastronomikoa) aurrera doan heinean, ba, jatetxe bakoitzak bere ikutua (ukitua) eta bere gauza bereziak ezartzen ditu, eta bakoitzak bere berezitasunean, ez?
Oihane Yustos: Gure galderari erantzunez, eta hasieran aipatu dugun zalantza horri erantzunez, Haritz Erzibengoak aitortu digu beste aldaketa asko izan direla eguneko menuaren inguruan. Esate baterako, aldatu egin da ateratzen dituzten errazioen tamaina, baina baita bezeroen gustua ere, eta haien eskakizunak ere bai. Dena aldatu da.
Haritz Erzibengoa: Bai, agian lehen, ba, joera gehiago zegoen, ez?, platerak handiagoak eta betekadak eta, pues ez dakit, ba, potajea, eta gero haragia saltsan eta ardo botila-erdia, eta gero arroz-esnea, eta gero kafea eta txupitoa, eta ez-dakit-zer, eta bueno... Hori asko aldatu da, asko aldatu da.
Oihane Yustos: Ez dugu horrenbeste jaten.
Haritz Erzibengoa: Ez da hainbeste jaten, eta beste modu batera jaten da. Jendeak…
Oihane Yustos: Exijenteagoak gara orain?
Haritz Erzibengoa: E, bai, bai. Bezeroak, bai. Klaro (Bai ba), kultura gastronomiko gehiago (handiagoa) dago, eta bai, exijenteagoak gara. Eta gero ere badago osasunarekiko, ba, beste kultura bat eta beste kontzientzia bat, ez? Eta, orduan, pues bueno, nahiz eta kanpoan jan, pues, jendea saiatzen da, pues bueno, kanpoan jate horretan ahalik eta gehien bere gustuko edo bere osasunarekin bat datorren aukerak eskatzea (eskatzen).
