detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer dira lagunak?

Ederra da lagunak izatea. Zenbat gauza egiten ditugun haiekin! Lagunaren errekonozimendua ezinbestekoa da, haiek gabe ezer gutxi gara-eta.

Lagun hitzak euskaraz esanahi asko dauzka. Pertsona izan liteke, kidea, hurkoa, kamarada, laguntzailea, bikotekidea, adiskidea. Azken finean, bizitzan zeharreko edo momentu puntual batzuetako bidaidea dela adierazten digute berbok: bidean laguntzen diguten horiek. Akonpainatu, batzuetan, beste batzuetan premiak betetzeko zerbait egiten dute. Barre eta negar egiteko, borrokan eta haserrean jarduteko. Askotan barrua askatzeko erabiltzen ditugu, edo gure arazoez ahazteko. Sarritan, elkarrekin egiten dugu lan. Maiz, taldekideak gara, helburu jakin batzuen alde (edo kontra) ibiltzen gara. Denak ezinbestekoak pertsona guztiondako, munduan aurrera egiteko, animalia sozialak garelako. Misantropoenak ere beharrezkoak ditu zentzu zabalenean baizik ez bada ere.

Dena dela, lagun batzuek urteak irauten dute, lagun-minak, bihotzeko lagunak. Umetan ezagututakoak, edo ez. Sarri elkarrekin egon barik ere, konfiantza osoa jar genezake eurengan. Halakoak izatea itzela da.  

Nahi baino gutxiago elkartzen naiz eurekin, baina egon ostean indarberrituta eta irribarrez itzultzen naiz etxera, energia direlako.

Irudia: Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Hurkoa. Gugandik gertu dagoena. 
Bidaidea dela. Bidelaguna dela, bidaian laguntzen diguna. 
Premiak betetzeko. Behar ditugun horiek egiteko. 
Barrua askatzeko. Gordeta ditugun gauzak esateko. 
Misantropoenak ere beharrezkoak ditu. Besteekin harremanik izan nahi ez duten pertsonek ere behar dituzte lagunak. 

detalle2

Dokuteka

B2
2026-05-26

x61pRelaContWAR

39338219

x61pViewCountWAR

1139

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR