detalle dokuteka-generico-fitxa

Apaltasun-araua

Zein ikasketa-motatan daude emakume gehiago? Zeinetan gizon gehiago? Ba al da bereizketarik? Hala bada, ba al da horretarako arrazoirik?

EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak bideo bat argitaratu du emakumeek zein ikasketa-aukeren berri ematen diguna, baita zein eboluzio izan duen azaltzeko ere. Teoria bat aipatuko dute, zer pentsatua eman beharko ligukeena.

 

 

 

Irudia: Pixabay

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Apaltasun-araua. Harro, besteen gainetik ez, aritzeko araua. 
Lehiakortasuna. Besteekin nor gehiago aritzeko gaitasuna. 
Lehentasun-kontua. Garrantzi-kontua. 
Hesi ikusezinak. Oztopo ikusezinak, ikusten ez direnak. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

2012an zerbait harrigarria gertatu zen Matematikako fakultateetan. Bat-batean emakumeen matrikula-kopuruak behera egin zuen ustekabean. Magia? Kasualitatea? Ikus dezagun. Urte haietan, komunikabideak asko hasi ziren matematikaz hitz egiten. Ordura arte, matematika, batez ere, irakaskuntzarekin lotzen zen: matematika ikasten zenuen irakasle izateko.  Zertarako, bestela? Baina 2012. urtearen inguruan, diskurtsoa aldatzen hasi zen. Esaten hasi ziren matematika etorkizuneko lana zela, bere (haren) irtenbide profesionala batez ere bi arlotan zentratzen zen: teknologia eta enpresa. Berehala, “matematika” hitza arrakastarekin, prestigioarekin eta lehiakortasunarekin lotu zen. Baina zergatik baztertuko genituzke emakumeok horrelako aukerak dituzten ikasketak? Misterioa. 

Baina ez da zientzia-fakultateetan dagoen misterio bakarra. Zergatik daude hainbeste neska osasun-zientzietan eta hain gutxi ingeniaritzetan? Zergatik daude hainbeste bio-zientzietan eta hain gutxi fisikan? Lehentasun-kontua? Baliteke. Eta beste zerbait badago? Eta oztoporik balego? Eta lehentasun horiek zehazten dituzten hesi ikusezinak badaude?  

Jende asko hasi zen fenomeno misteriotsu hau ikertzen, eta zerbait aurkitu zuten: patroi bat, ikerketa egin zuten herrialde guztietan errepikatzen zen patroi bat. Apaltasun-araua deitu zioten. Konturatu ziren, oro har, emakumeok ikasketa apalen alde egiten dugula, asmo xumeekin; arrakasta, prestigioa edo lehiakortasuna bezalako (eta halako) hitz handiei lotuta ez dauden ikasketak. Eta fenomeno hori oso laster hasten dela ere ikusi zuten: sei urteren bueltan. Adin horretan, neskak honelako gauzak pentsatzen hasten dira: “badakizu zer? Uste dut ez naizela mutilak bezain azkarra. Arraroa? Zergatik? Neskato gehienei irakatsi zaie beraien (euren) trebetasunez ez harrotzen, apalak izaten, burua ez agertzen, justu mutikoekin egiten den kontrakoa. Teoria horren arabera, Matematika-, Fisika- eta Ingeniaritza-fakultateen misterioak azalpen kulturala izango luke: estereotipoak. Badakigu zer gertatzen den eta badakigu zergatik gertatzen den. Beraz, eta aldatzen hasten bagara? 

detalle2

Dokuteka

C1
2026-05-06

x61pRelaContWAR

39331542

x61pViewCountWAR

421

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR