detalle dokuteka-generico-fitxa

Krimen biribila

Hilketa biribila, lapurreta biribila... Gaiztakeriaren bat egin eta inor ez ohartzea tentazio handia da. Ez da harritzekoa literatura- eta zinema-lan askoren oinarria izatea.

Etxegiroan.eus webgunean, ipuinak entzuteko aukera dugu. Gaurkoan, Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren “Krimen biribila” mikroipuina euskaraz entzungo dugu, Gerardo Markuletak itzulia. 

 

Irudia: chatGPT

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Irentsitako txanponak. Hartutako edo sartutako txanponak. 
Betazalak mugitu. Begien goiko aldean dagoen azala, begia babestekoa, mugitu. 
Gurtze posturan. Errezatzeko posizioan. 
Latorrizko txanponak. Janari-potoen (tomatea, piperrak...) materialezko txanponak. 
Kolokan jartzeko tamainakoa. Oreka galarazteko, balantza eragiteko bezain indartsua. Metaforikoki, “zalantzan jarri” adierazteko erabiltzen da. 
Lurrun bihurtu. Ura berotzen denean agertzen den ke moduko gasa. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Krimen biribila  

Londresen honela doa kontua: berogailuek irentsitako txanponen truke ematen dute bero. Eta, negu gorrian, han zeuden exiliatu (erbesteratu) hego-amerikar batzuk, hotzak dardarka, txanponik batere gabe, pisuko berogailua martxan jartzeko. Begiak erradiadoreari josita zituzten, betazalak mugitu ere egin barik. Totemaren aurreko debotoak ziruditen, gurtze posturan. Baina izan, naufrago miserableak ziren, Inperio Britainiarra akatzeko (akabatzeko) modua asmatu guran. Latorri edota (eta/edo) kartoizko txanponak ipiniz gero, berotuko zuen berogailuak, baina diru-biltzaileak aurkitu egingo zituen gero adar-jotzearen aztarnak. “Zer egin?”, esaten zioten elkarri exiliatuek. Hotzak malaria bailitzen (balitz bezala) jartzen zituen dardarka, eta, halako batean, beretako (haietako) batek oihu itzela bota zuen, mendebaldeko zibilizazioa kolokan jartzeko tamainakoa. Eta honelaxe (horrelaxe) sortu zen izotzezko txanpona, gizon izoztu batek asmatua.  

Segituan ekin zioten lanari: argizariz, txanpon britainiarrak ederki imitatzen zituzten moldeak egin, gero urez bete, eta izozkailuan sartu zituzten. Izotz-txanponek ez zuten aztarnarik uzten, beroak urtu eta lurrun bihurtzen baitzituen. Eta, horrela, Londoneko (Londreseko) pisu hura Karibe itsasoko hondartza bilakatu zen.  

Eduardo Galeano 

detalle2

Dokuteka

C1
2026-04-22

x61pRelaContWAR

39331410
00:03:02

x61pViewCountWAR

488

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR