Dokuteka
Auzolana Korrikan
Bi urterik behin, Korrika Euskal Herria osoan zehar ibiltzen da euskararen aldeko mezua hedatzen. Ikuskizun horren atzean, herritar askoren lan isila dago.
Irudia: Korrika
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Hizkuntza gutxituagoen mundua. Euren eremu soziolinguistikoan nagusi ez diren hizkuntzak. |
Kike Amonarriz: Ane, eta zenbat ahizpa sortu zaizkio Korrikari?
Ane Elordi: Asko-asko. Gu oso pozik gauz (gaude). Korrikak 45 urte bete ditu, baina, adibidez, bretoiaren aldeko Ar Redadeg-ek 20 egingo ditu, eta La Passem-ek, okzitanieraren aldekoak, hamar. Tartean, CorreLlengua be (ere) izango dugu udaberrian, eta alsazieraren aldekoa ere bai. Orduan, bueno, ikusten da hizkuntza gutxiagotuen munduan, ba, ari dela loraldi bat ematen, eta oso garrantzitsua ikusten dugu elkar saretzea eta elkarren artean sinergiak eta aliantzak lortzea.
Kike Amonarriz: Korrika Tour antolatu beharko dugu.
Ane Elordi: Hori da. Gurea amaitu, eta, gero, udaberrian bagoaz besteetan parte hartzen.
Izaro Arruti: Korrikaren ahizpek helburu berbera dute: beraien (euren) komunitateko hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea. Horrek pertsona askoren lana eskatzen du, askotan, musu-truk egiten dena, auzolanean.
Belen, zu, Txorierrikoa; Xavi, zu, berriz, menorcarra. Belen, zu edizio guztietan ibili zara, nolabait antolakuntzan inplikatuta, ezta?
Belen Gana: Antolaketa-lana eta, pues (ba) e, lan xehea ere bai: berdin txosnan ibili beharra zein kartelak zabaldu beharra, zein Korrika-kilometroa apunta (apuntatu) beharra, zein herrietan esan zer egin behar den... eta, bueno, koordinazio-lanak, eta lan… lan dezente.
Izaro Arruti: Argi dago ez dela lan makala.
Belen Gana: Lan dezente egoten da.
Izaro Arruti: Lan dezente.
Txabi, zu (zuk), berriz, Korrika barrutik bizi duzu. Oso ikuspegi berezi batetik.
Xavi Bosch: Bai, esan zidaten Korrika kubritzeko (Korrikaren berri emateko) kazetari gisa, bueno, kazetari gisa eta Biba zuek! saiorako egin genituen (genuen) lehenengo Korrika, bueno, duela lau urte jada, eta, bueno, ikus-entzuleen begiak izaten, ezta? Orduan, plazer hutsa izan zen, eta ohore handia. Gainera, ez nuen kasi-kasi (kasik-kasik), esango nuke nik ez nuela Korrika ezagutzen, Korrika bera nola ibiltzen zen, eta eta nolakoak ziren kilometro horiek, ezta?, eta erreleboak. Eta, bueno, oso-oso potentea izan zen, bai.
Izaro Arruti: Nolakoa da furgonetako dinamika hori?
Xavi Bosch: Sua dela esango nuke nik. Ez dakit, dena oso frenetikoa (eromenezkoa) baita ere, eta, klaro (noski), furgoneta, furgoneta bat da, ezta? oso txikia da, ez gara hainbeste kabitzen. Eta gertatu zitzaidana niri duela bi urte izan zen... Justu, guk ez genekien. Azkenean, saioa grabatzen dugu, edo egiten dugu zuzenean, ezta? eta bat-batean, hor zuzenean aldatu egin zen furgoneta. Beraz, furgoneta, nire furgoneta, gelditu egin zen, eta, gero, Korrika pasatu zen albotik, eta nik esan nuen: “Nola aldatuko dut nik orain furgoneta, edo nola joango naiz...
Izaro Arruti: Ba, korrikan
Xavi Bosch: ...ni beste furgonetara?”. Eta hala izan zen: kamerarekin eta hori guztia, korrika. Eta, bueno, esprint bat egin nuen, eta lortu nuen furgonetaz aldatzea. Baina potentea izan zen, bai.
