detalle dokuteka-generico-fitxa

Etxerako lanak

Ez dago erabateko adostasunik ikasleei etxerako lanak jarri behar ote zaizkien. Alde bakoitzak bere argudioak ditu, baina kezka orokorra da haurrek lan gehiegi egiten dutela. Eta euskaltegian?

Argiako Etxerako lanak podcastean, Mikel Garcia Idiakezek mahai gainean jarri du gaia. Hainbat galdera planteatu ditu, gogoetarako abiapuntu gisa; aditu baten iritzia ere entzungo dugu. 

 

 

 

Irudia: Canva

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Gogoeta abiatu. Hausnartzen, pentsatzen hasi. 
Eraginkorrak dira. Haien helburua betetzeko egokiak dira. 
Ariketa esanguratsuak. Ikasleak zentzua harrapatzeko moduko ariketak. 
Hezkuntza-sistemaren porrota. Sistemak ez dituela helburuak betetzen. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Mikel Garcia Idiakez: Ez dira gutxi gai honen inguruan egin daitezkeen galderak: etxerako lanak bai ala ez?, adinaren arabera?, eta gelako ikasle guztientzat?, guztientzat berdinak?, zenbat etxerako lan bidali behar da?, zein motatakoak? 

Adituen esanetan, gogoeta abiatu nahi duten eskolek, gutxienez, honako hiru galderei erantzun behar diete: 

Bat. Etxerako lanak eraginkorrak al dira? Pista bat: segun eta ikerketa, emaitzak batzuk edo besteak izan daitezke; baina, orokorrean, badirudi ez dagoela frogatuta haien eraginkortasuna. Eta ondorio bat, behintzat, nahiko garbia da: beste estrategia pedagogiko batzuetan indarra jartzeak emaitza eraginkorragoak ematen ditu etxerako lanak bidaltzea (bidaltzeak) baino.  

Bi. Zein helbururekin bidaltzen dira etxerako lanak? Eta, horri tiraka, benetan betetzen al dituzte markatutako helburu horiek? Ezarritako helburuetara iristeko tresna dira ala, azken helburu bilakatu dira etxerako lanak? Alegia, edukiak barneratu ote diren jakiteko froga bihurtu al dira? 

Eta hiru. Nolako lanak bidaltzen dira? Ikasle bakoitzari eta bere etxeko errealitateari egokituak? Ariketa errepikakorrak dira? Esanguratsuak? Tira, esanguratsuak izatea (izateak) zer esan nahi duen intuitu (sumatu) dezakegu, baina ez dago oso garbi. Adibide bat izan daiteke, matematikak lantzeko, dendan erosketak egitera bidaltzea; irakurketa indartzeko, liburutegira joan eta liburu bat aukeratzeko eskatzea; edo, eskolan landareak eta zuhaitzak ikasten badabiltza, ba, ikasitako horietatik auzoan zein bistaratzen (ikusten) dituen apuntatu ditzala ikasleak. 

Hausnarketarako azken puntua Iñaki Larreari utziko diogu. 

Iñaki Larrea: Nik uste dut etxeko lanek edo etxerako lan horiek saiatzen direla estaltzen apur bat, ba, hezkuntza-sistemaren porrota, nolabait esatearren, ez? Ze, ordu dezente pasatzen dituzte gure ume-ikasleek, ba hori, eskoletan, ikastetxeetan, eta abar; baina, horrekin ez da nahiko? Horrek esan nahi du zerbait ez gaudela ondo egiten (ez garela ongi egiten ari), ez? 

Mikel Garcia Idiakez: Etxerako lanak, zertarako? Galdera horri tiraka, erantzun batzuk eman eta galdera berriak sortu ditugulakoan, datorren astera arte. 

detalle2

Dokuteka

B2
2026-03-24

x61pRelaContWAR

39180782
00:02:43

x61pViewCountWAR

505

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR