detalle dokuteka-generico-fitxa

Ez ditut astelehenak gustuko

Urteko egunik tristeena omen da urtarrileko hirugarren astelehena. Astelehen guztiek dute, ordea, ospe txarra. Kasualitatea ala ez, hainbat gertakari triste izan dira astelehenetan.

Nagore Irazustabarrenak Blue Monday (astelehen tristea) hartu du aitzakia Oroimen histerikoa podcastaren saio hau elikatzeko. Astelehenen ospe txarraren inguruko azterketa egin ondoren, astelehen jakin batean gertatutakoaren berri eman digu. 

Podcast osoa entzun nahi izanez gero, hemen duzu.

 

Irudia: chatGPT

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Modu erradikal eta bortitzean. Muturreko indarkeria erabilita. 
Sei ordu eman zituen. Sei orduz aritu zen. 
Zintzoa izan zen. Egia hutsa esan zuen. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Nagore Irazustabarrena: Beraz, norbaitek, norbaitzuek konbentzitu nahi gaituzte astelehenak ez zaizkigula gustatzen...  
Axier Lopez: Triste nahi gaituzte, e. 
Nagore Irazustabarrena: Bai, bai; baina, gero, norbaitek astelehenak gustatzen zaizkiola adierazten baldin badu garbi ―esan behar da, nahiko modu erradikal eta bortitzean, baina―, zigortu egiten dute. Eta hori geratu zitzaion, eta gertatzen ari zaio oraindik, Brenda Spencer-i. 
Axier Lopez: Eta hori zein da? 
Nagore Irazustabarrena: Ba, Brenda Spencer, Brenda Ann Spencer ―badakizu, bi izen jartzea gustatzen zaiela― San Diegon, Estatu Batuetan, Kalifornian, jaio zen, 1962ko apirilaren 3an, eta, 16 urte zituela, 1979ko urtarrilaren 29an, astelehena zen, Ruger 10/22 fusil semi-automatikoa (erdiautomatikoa), mira teleskopikoduna eta 500 munizio hartu zituen ―esan beharra dago hori izan zela aitak 1978ko eguberrietan oparitu ziona―... 
Axier Lopez: Klaro (noski), eske ez badakizu… 
Nagore Irazustabarrena: ... oso opari egokia 15 urteko neska batentzat. 
Axier Lopez: Ez zuen jakingo zer oparitu, dena izango zuen.  
Nagore Irazustabarrena: Benga, ba, asaltoko fusil bat (eraso-fusila). Bai. Eta… eta etxeko leihotik tiroka hasi zen parean zegoen eskolara, ez? Parean zeukan Cleveland Elementary School, eta sei ordu eman zituen, ba, tiroka.  
Axier Lopez: Sei ordu eman zituen tiroka? 
Nagore Irazustabarrena: Bai, bai.  
Axier Lopez: Ondo! 
Nagore Irazustabarrena: Bat, gero bestea… hola. Eta eskolako zuzendaria hil zuen, Burton Wragg izenekoa, eta Mike Suchar atezaina ere hil zuen, eta zortzi haur eta polizia bat ere zauritu zituen. 
Bai, ikusi dizut, horrela, keinu bat esan duzu: “Pena, polizia aurreko zerrendan ez egotea”. 
Axier Lopez: Ez, ez, ez, ez, ez, ez, ez zen… Bueno, oso abila ez zela. Sei ordu tiroka, eta bi bakarrik zeratu... 
Nagore Irazustabarrena: Eta mira teleskopikoduna zeukan.  
Axier Lopez: Gainera. 
Nagore Irazustabarrena: Bai, bai. 
Axier Lopez: Agian erosi zion, zera, ferietako eskopeta horietako bat. 
Nagore Irazustabarrena: Bai, eta pentsatzekoa da bai zuzendaria eta bai atezaina handiagoak zirela, ez?, eta, zorionez, haur txikiekin ez zuela hainbesteko… zailagoa da harrapatzen-eta. Bueno, kontua da, atxiloketa… atxilotu zutenean, tiroketaren arrazoiaz galdetu zioten, eta berak hauxe erantzun zuen: “Ez zaizkit astelehenak gustatzen, eguna animatzeko egin dut”.  
Axier Lopez: Agian, zintzoa izan zen. 
Abestia:  

And daddy doesn’t understand it 

Aitak ez du ulertzen 

He always said she was good as 

 gold. 

Beti esaten zuen alaba aingeru bat zela 

And he can see no reasons  

Eta ez du arrazoirik ikusten 

‘cause there are no reasons 

 

Ez dagoelako arrazoirik 

What reason do you need to be shown? 

Zer arrazoi eman behar da?

(Tell me why) I don’t like Mondays 

(Esan zergatik) Niri ez zaizkit astelehenak gustatzen 

(Tell me why) I don’t like Mondays 

(Esan zergatik) Niri ez zaizkit astelehenak gustatzen 

(Tell me why) I don’t like Mondays 

(Esan zergatik) Niri ez zaizkit astelehenak gustatzen 

I wanna shoot, ooh 

Tiro egin nahi dut 

The whole day down. 

Egun osoan zehar 

Nagore Irazustabarrena: Abesti hau nahiko ezaguna da. The Boomtown Rats taldearen abesti ezagunena nik uste dut izango dela. Eta taldeak propio egin zuen abestia Spencerrek egindakoa kontatzeko. 
Axier Lopez: Klaro, falta zen hor, agian, testuinguru pixka bat esaldiaren amaieran, ez? “Ez zaizkit astelehenak gustatzen, eguna animatzeko egin dut, eta estatubatuarra naiz”. 
Nagore Irazustabarrena: Bai. 
Axier Lopez: Ez? Agian, horrela hobeto ulertzen da. 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2026-03-25

x61pRelaContWAR

39146637
00:03:16

x61pViewCountWAR

362

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR