Dokuteka
Sortzaile ezdeusak
Estimatu egiten ditugu, miretsi egiten ditugu, haien lana ezinbestekotzat jotzen dugu euskal kultura biziko bada. Hala al da benetan? Dirudienez, beste iritzi bat dute euskal sortzaileek.
Irudia: Wikipedia
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Irabazi garbiak. Zergak ordaindu eta gero geratzen den irabazia. |
Mikel Rotaetxe: Duela hilabete batzuk, zeu orain eserita zeuden aulki horretan bertan izan genuen Lanartean (Lanartea) Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko Amagoia Gurrutxaga; fitxatzeaz-eta, honek badu lotura horrekin. “Euskal Artisten Lan eta Bizi Baldintzak” inkestaren emaitzak aurkezten izan zen.
“Amagoia Gurrutxaga: Inkesta honek eman duen emaitza da oso argia: artistek, 2023an, 6.375 €-ko irabazi garbiak izan zituzten, batez beste, Baina hori, hizkuntzaren arabera, euskaraz soilik sortu zuten artistek 4.717 €-ko irabazi garbiak, eta euskaraz eta erderaz (erdaraz) egin zutenek 9.672, bikoitza baino gehiago. Horrek zerbait esan nahi du.”
Mikel Rotaetxe: “Horrek zerbait esan nahi du” utzi zuen hor airean Amagoia Gurrutxagak. Zer esan nahi du horrek zuretzat?
Unai Iturriaga: Bueno, horrek zer esan nahi du? Honek azterketa luzeago bat mereziko luke, baina horrek esan nahi du ni orain hemen nagoela, Euskadi Irratian, espazio hau okupatzen, bere audientzia daukan irrati batean-edo nire kontuak kontatzen, baina, hemendik ateratzen naizenean, ba, hutsaren hurrengoa garela gizartearentzat, ez? Naizela edo, esan nahi dut, gure jarduna, benetan, beste alor batzuekin konparatuko bagenu, ba, hori dela errealitatea, ezta? Badaude momentu batzuk fokua gure gain daudena (daudenak), oso polita da eta dena da, baina, gero, ez gara ezer ez administrazioaren aurrean eta nik uste dut gizartearen aurrean ere... Bai, garai konkretu batzuetan esaten da “gure sortzaileak oso garrantzitsuak dira”, baina ez da egia. Benetan. Ez da egia, Ez da egia, ze gauza batzuk oso zailak dira. Hor, Amagoia eta Lanartea egiten ari den lana administrazioaren aurrean gauza batzuk eskatzeko, beste herrialde batzuetan existitzen direnak, adibidez, eta, zer esanik ez, beste lan-esparru batzuetan. Gertatzen dena beste lan-esparru batzuetan badaude sindikatuak, badaude presio-taldeak... Eta gu igande eguerdirako denbora-pasa polit bat gara. Benetan, gaur egun, gure gizartean, gutxi-asko, Durangoko Azokako eguntxo horiek kenduta, Bertsolari Txapelketako finala... errealitate gordina hori da: insignifikanteak (ezdeusak) gara. Hori horrela da. Bai, bai, horrela da. Gaur Egunen edo telebistako publierreportaje horietan gure inpaktuaz ez da hitz egiten inoiz, ez? Gaur egun, gizartean inportanteak diren gauzetaz (gauzez) horrela hitz egiten da: eduki duen inpaktua eztakitzenbat milioi euro eduki duen, eztakitzer. Eztakitzenbat bisitari, turismoa, industria patatin-patatin-patatan. Eta gu, ba horixe, ba, urtean lau egun Durangon, hortxe fokua pixka bat, hemen programa bat, baina, benetan, ez da egia. Kultura, oro har, ez da garrantzitsua, eta euskal kultura are gutxiago. Hori, hori, hori horrela da.
