Dokuteka
TicketEZ
TicketBAI fakturazio-sistema iruzur fiskalaren aurkako tresna da. Esparru ekonomiko guztietara hedatu izanak, ordea, kezka eta kexak piztu ditu hainbat arlotan.
Irudia: chatGPT
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Azkenengo zalapartak. Azkenengo tirabirak, gorabeherak, iskanbilak. |
Iker. Txosnen inguruan ari gara, eta Xabier Lasa, Gasteizko Txosna Batzordeko kidea, dugu gurekin. Kaixo, Xabi.
Xabier. Aupa, Iker.
Iker. Txosnen kasuan, zer ondorio izanen lituzke ticketBAI sistema erabiltzen hasteak?
Xabier. Hombre (Tira), esan genezake ja (jada) lehenengoko (lehenengo) ondorioak ere bizitzen hasiak garela. Araban, jadanik ticketBAIa duela gutxienez bi urte aplikatzen hasi zen, nahiz eta agian azkenengo zalapartak eta aurreko urteko udaran abiarazi; eta, bueno, ticketBAIaren berezko helburua bada iruzur fiskala gutxitzea, ez? ulertuta, enpresa munduak hazienda ezberdinei (ogasunei) deklaratzeko zein mugimendu ekonomiko egiten dituzten urtean zehar eta abar, ez? Eta, zentzu horretan, txosnen baitan (arloan) arazoa gertatzen da, ulertuta txosnak badirela espazio batzuk non, irabazi-asmorik gabe, lan bolondresarekin (boluntarioaz) egiten den jaiak antolatzeko lan guzti hori (hori guztia), jo-puntuan jarri dira, gure ustetan inoiz ez denean egon hor arazoa, ez?
Iker. Beraz, ikusten duzue, nolabait, jaiak antolatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko taldeak eta enpresa pribatuak alderatzen ari direla, ezta?
Xabier. Bai, eta hori oso arriskutsua da, ze leku askotan egiten dira festak; ez da berdina (gauza bera) Gasteiz batean (Gasteizen) egiten denean, auzo batean egiten denean, edozein kirol-taldek jartzen duenean bere urteko gastuak-eta kubritzeko (berdintzeko), edo, gure kasuan, Jai Batzorde bezala (gisa), ba, jaiak beste eredu baten baitan (arabera) antolatzeko erabiltzen ditugu, ez? Eta enpresa pribatuak daukan logika beste mota batekoa da, ez? Bai helburuak, bai lan egiteko moduak baita espazioak berak (ere) oso ezberdinak dira, ez?; eta, zentzu horretan, iruditzen zaigu diputazioetatik hori kontuan hartu beharko luketela horrelako planteamenduak egiten dituztenean, batez ere exijitzen dutenean burokratizazio-maila nahiko altua, ez?
Iker. Aipatu didazu “burokratizazioa”. ticketBAI sistema ezartzeak zer aldaketa dakartza txosnen antolaketari dagokionez?
Xabier. Ba, askotan, hasita elkarteen beraren (beren) funtzionamendua bere egunerokotasunean zaildua izatea, txosnan bertan lan egiteko modua aldatu behar izatea, exijitzen duelako programa informatikoak eskuragarri izatea; horrek exijitzen du txosna-espazioan Interneteko sarbide bat eduki behar izatea. Osea (Hau da), badauzka elementu tekniko batzuk martxan jarri behar direnak hori posible egiten ahal izateko, ez? Badauzka beste elementu batzuk direnak administrazioari erakutsi behar dizkiozunak, eurak (haiek) planteatzen duten moduan egiten dituzula. Ez da egiten dituzula, baizik eta eurak planteatzen duten moduan egin behar izate hori. Eta, gero, badaudela elementu asko, askotan asesoritzarik (aholkularitzarik) gabe geroz eta zailagoak izango direnak egiteko, ez?
