detalle dokuteka-generico-fitxa

Naturaren bidea

Ingurumenaren inguruko kezka hor dago beti; hala ere, gure bizimodua eta hartzen ditugun erabakiak ez datoz bat, gehienetan, ustezko kezka horrekin. Edonola ere, naturak beti egiten du bere bidea.

 
Intxaurrak bildu gabe egon gara urte batzuetan. Jakoba Errekondori ulertu nionez, har berri bat sartu zitzaien intxaurrondoei, eta, berria izaki, denbora beharko zuen gure ekosisteman sartu eta jango zuen norbait agertu arte. Beste azalpen batzuk ere eman zizkidaten: asmatua zutela intxaurrondoen gaitza sendatzeko botika. Zuhaitzari zulo bat egin eta gizakiei txertoak nola, intxaurrondoei sendabidea emango zitzaien. Ez dugu halakorik egin, baina aurten intxaurrak bildu ditugu eta onak ere badaude tartean. Azken bost urteetan izan ez dugun uzta izan behar dugu eta pozik gaude. Ez dugu ezer egin. Errekondori ondo entzun geniolakoan, naturari bidea egiten utzi diogu eta egin du. Edo ez du egin eta aurtengoa kasualitatea da, baina irail honetan pozik gaude. Gero gerokoak. 

Ozono geruza ere bere burua sendatzen ari dela irakurri dut. Azken urteetan hartutako nazioarteko neurriei esker, bost bat hamarkadatan erabat sendatzeko aukera izango omen du. Irribarre txikia atera zait, baina kezkak hor dirau. Ingurumenari ez diogu astirik ematen egiten dizkiogun zauriak orbaintzeko. Etengabe egiten dizkiogu zauri berriak, mugitzen ditugu espezieak leku batetik bestera... eta, azkenean, konponbidea trabatzen zaigunean, planetak berak esku hartzen du bere burua sendatzeko bidean. Nola gabiltzan ikusita, merezi dugun baino planeta hobea dugu. 

Irudia: Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Har berri bat sartu zitzaien. Zomorro bat, animalia txiki-txikia, kalte egiten diena landareei. 
Uzta izan. Nekazaritza-lanek ematen duten fruitua izan. 
Gero gerokoak. Unean unekoari begiratu behar zaiola adierazten duen esapidea.  
Kezkak hor dirau. Kezkak hor jarraitzen du. “Iraun” aditz trinkoa, 3. pertsona singularra. 
Zauriak orbaintzeko. Zauriak ixteko, sendatzeko. 

 

detalle2

Dokuteka

B2
2026-01-15

x61pRelaContWAR

38946130

x61pViewCountWAR

1705

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR