Harropuzkeriaz
Harrokeriak aurpegi ugari izan ditzake baina badira hainbat elementu maiz, maizegi, harrokeria horren inguruan elkartu eta errepikatzen direnak: dirua, boterea eta gizonezkoak.
Guau plataformako Hitz Esana podcastean, Eider Adeletxe botereaz eta harropuzkeriaz jardun du.
Irudia: CCO 1.0
HIZTEGI LAGUNGARRIA Bost axola. Bat ere axolarik ez izan. |
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Eider Adeletxe. Abiadura mugatua duen errei bakarreko errepidean gidatzen noala, nire Seat Ibiza txikiaren ipurdian Mercedes bat itsatsi zait gertuegi. Nik ezin dut azkarrago joan eta berak ez du polikiago joan nahi. Eta berak dirua du, boterea du, gizona da eta berari bost axola dio nire deserosotasunak. Berak presioa sartuz azeleratuko du nik bihurguneetan zehar bost hanka galdu behar baditut ere.
Aspalditik idatzi nahi nuen harrokeriaz; ari naiz Trumpez, Rubialesez eta errepide atzean nire kotxeko ipurdian pegatuta dudan Mercedesaren gidariaz. Gazan Txiki-park bat egiteaz, musutxo bat eman diezazuket galdetzeaz.
Mercedeseko gidaria ez denean zebra-bideetan gelditzen, are gutxiago inkestek dioten bezala gurutzatu behar duen oinezkoa emakumea edo etorkina bada. Harropuzkeria horretaz ari naiz.
Nola hazten zaizuen paparra, nola kutsatzen dituzuen eder zaizkigun hitzak, nola ikusten duzuen dirua pertsonen bekokietan, nola sentitzen zareten gehiago, kakaren hurrengoa zaretenean. Botereak blindatzen du zuen txuloterrorismoa.
Atzerako ispilutik begiratu dut Mercedeseko gidaria “Utzi lasai” eskatzen baina ez du hizkuntza enpatikoa ulertzen, eta ezin gara komunikatu.
Errepide estu eta arriskutsua da; bizitza ere bai. Eta zenbat kotxetzar zenbat kotxetxori atzetik bultzaka. Harroputzekiko intolerantzia hilgarri bat garatu dut barianteko (saihesbideko) 10 km eskasetan. Mercedesa nire kotxearen ipurdian pegatuta dudala, balaztara hurreratu dut hanka eta, ez dut bere harrokeria mailara igo nahi baina, anti-heroi zital batek bezala pentsatu dut: eta bat-batean nire autoaren frenoa sakatuko banu?